Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txanpinoi txapelak orburu eta ziazerbaz beteak

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte. Txanpinoi txapelak orburu eta ziazerbaz beteak[1]

Osagaiak

[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:

  • 6 orburu
  • Ziazerba sorta eder bat
  • 2 dozena txanpinoi fresko
  • Oliba olio birjina
  • Irina
  • Gatza
  • Esne gain baso erdi bat

Pausoak

[aldatu]

Orburuak prestatzen hasiko gara. Lapiko handi batean ura erdira arte bete, bi koilarakada irin gehitu, eta ondo nahastu. Gatz pitin bat bota, eta sutan jarri irakin arte. Bitartean, orburuak txortena moztu gabe zuritu. Orburuaren punta moztu, pare bat zentimetro zabal. Ondoren ur irakinetan sartu, eta bertan irakin hogei bat minutuz. Gorde. Hoztean orburua laurdenetan moztu.

Ziazerbak garbitu, eta lapiko batean olio zorrotada batekin erregosi, gatz pitin bat bota eta gorde.

Txanpinoiei txortena kendu, txapela bakarrik erabiliko dugu. Zartagin zabal bat hartu eta txapelak bertan jarri behera begira, olio zorrotada batekin. Gatz pitin bat bota, eta hiru minutuz frijitu. Ondoren buelta eman, eta hiru minutuz beste aldetik frijitu.

Bukatzeko, eta zartaginean txapelak dauzkagula, txapel bakoitzaren gainean orburu laurden bat ipini, eta ziazerba koilarakada bat. Txanpinoi guztiak prest dauzkagunean kontu handiz erretilu batera pasa; zartagin horretara esne gaina gehitu, eta irakin bat eman. Ondoren, txanpinoien gainera bota esne gain krema hori.

Erreferentziak

[aldatu]

[[Kategoria:Onddoak]]