Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txanpinoi txapelak plantxan, arroz odolkiarekin

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte. Txanpinoi txapelak plantxan, arroz odolkiarekin[1]

Osagaiak

[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:


Pausoak

[aldatu]

Lehenik, tipulina zati txikitan moztu, eta lapiko batean oliba olio txorrotada batekin erregosi su oso motelean, hogei bat minutuz. Ondoren, baratxuriak xehatu, eta bertara gehitu. Bost edo hamar minutuz eduki, ongi erregosi arte. Plantxa sutan berotzen jarri —edo zartagin bat—. Ondo berotuta dagoenean, txanpinoi txapelak bertan jarri, zuloa behera begira dutela. Gainetik, oliba olio txorrotada bat bota, eta hiru minutuz bertan eduki. Ondoren, buelta eman, eta oliba olio txorrotada bat gehitu eta gatza ere bota. Beste hiru minutuz eduki.

Plantxatik atera txapelak, eta barazkiak ditugun lapikora gehitu. Perrexil xehatua ere lapikora gehitu, eta guztia ongi nahastu. Erabili dugun plantxa sutan mantendu, eta bertan arrozezko odolkia xafletan moztuta jarri. Ahal bada, 16 xafla. Pare bat minutu pasatu ondoren, buelta eman, eta beste bi minutuz eduki.

Lau txapel jarri plater bakoitzean. Txapel bakoitzaren zuloan, barazkiak bota, eta gainean arrozezko odolki puska. Saltsaren bat nahi izanez gero, piper gorri saltsa oso ongi doakio.


Erreferentziak

[aldatu]

[[Kategoria:Onddoak]]