Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txerri azpizuna, txanpinoi eta Roquefort gaztarekin

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte.

Osagaiak

[aldatu]

4 LAGUNENTZAT[1]

  • 2 xolomo xerra txerri azpizun.
  • 250 gr. txanpinoi.
  • 200 zl. esne gain.
  • Roquefort gazta zatitxo bat.
  • Oliba olioa.
  • Piper Beltz hautsa.
  • Gatza.

Pausoak

[aldatu]

1 Lehen pausoan, txanpinoiak ondo garbituko ditugu, eta laurdenetan moztu.

2 Lapiko batean, oliba olio zorrotada bat bota, eta beroa dagoenean, txanpinoiak botako ditugu.

3 Lau bat minutuz ondo frijitzen utzi ondoren, esne gaina gehitu, gatz pittin bat bota, eta beste hiru edo lau bat minutuz irakiten utzi. 4 Ondoren, lortu dugun txanpinoi krema hori sutik kendu, eta gorde.

5 Xerratan moztua dugun txerri azpizuna bi aldetatik gatzatu, eta piper beltz hautsa ere pixka bat bota.

6 Zartagin bat sutan berotzen jarri, olio zorrotada batekin. Ondo beroa dagoenean, txerri azpizun xerrak zartaginean ipini, eta alde bakoitzetik minutu batez frijitu. Ez jarri zartaginean aldiko xerra gehiegi, hobe da bi edo hiru txandatan frijitzea.

7 Azpizun xerra guztiak frijitu ostean, erretilu batean gorde. Zartaginean gelditu den olioa kendu eta Roquefort gazta bertara gehitu, eta sutan ipini berotzen.

8 Minutu bat pasatzean, txanpinoi krema bertara gehitu. Eta irakiten hasi bezain laster, sutik kendu.

9 Platera muntatu eta zerbitzatzea besterik ez zaigu falta: txanpinoiak plateraren erdian ipini, eta txerri azpizun xerrak inguruan. Gainetik Roquefort saltsa bota, bakoitzaren gustura.

Erreferentziak

[aldatu]

[[Kategoria:Onddoak]] [[Kategoria:Gazta]]