Errezeta-liburua/Txipiroiak Pelaio erara

Wikibookstik
Jump to navigation Jump to search

Txipiroiak Pelaio erara[1]

Pausoak[aldatu]

1 Hasteko, tipulak zuritu eta juliana erara moztu.

2 Lapiko bat sutan jarri, oliba-olio zorrotada batekin. Itxoin apur bat eta, beroa dagoenean, txikitutako tipula gehitu, baita lau baratxuri ale xehetu ere. Gatz pittin bat bota nahasketari, eta dena erregosten utzi, 30 bat minutuz. Noizbehinka pixka bat mugitu dena, lapikoaren ipurdian itsats ez dadin.

3 Bitartean, txipiroiak garbitu. Txipiroiak txikiak badira, osorik erabiliko ditugu; bestela, erditik moztu. Gatzatu ondoren, tipula erregosia dugun lapikora gehitu eta sua biziagotu. Dena erregosi 10 bat minutuz.

4 Denbora honetan, tipula eta txipiroiak pixka bat gorritzea komeni da. Beraz, suarekin jokatu, dena gorritzeko, baina erre egin gabe.

5 Lapikoan dagoenak kolorea hartu duenean, txakolina gehitu eta minutu pare bat pasa ondoren —eman astia alkoholari lurrintzeko— ur basokada bat gehitu. Gatz pixka bat bota berriro, eta 30 edo 40 minutuz egosten eduki, su motelean eta taparik gabe. Bertan dugun ura eta txakolina guztiz lurrindu daitezen.

6 Ondoren, mahaira zerbitzatzea besterik ez zaigu gelditzen.


Erreferentziak[aldatu]