Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Udaberriko txinatar biribilkiak

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte. Udaberriko txinatar biribilkiak[1]

Osagaiak

[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:

Aza bat.

2 tipulin.

Soja ernamuinak, eskukada bat

Ekilore olioa.

Oliba olio birjina.

Soja saltsa.

10 brik orri.


Pausoak

[aldatu]

Txinako sukaldaritzatik datorren jaki ezagunenetarikoa da gaurkoa. Haiek, normalean, erabiltzen dituzten ohiko osagaiekin egin dugu platera. Baina beste barazkiren bat gehiago sartzeko aukera ere badago. Kontuan eduki plater begetarianoa dela.

Hasteko, aza garbitu eta juliana eran moztu. Ontzi batean uretan beratzen ipini, 10 bat minutuz. Denbora hori pasatuta, azaren egitura gogorxeagoa egongo da.

Ondoren, lapiko batean ura jarri gatz pitin batekin eta berotu. Irakiten hastean, aza pusketak bertara bota eta ordu erdiz egosi, su bizian. Ondoren uretatik atera eta gorde.

Tipulinak zuritu eta juliana moduan moztu. Zartagin zabal batean erregosten jarri, oliba olio zorrotada batekin, eta gatz pitin bat gehituz. 10 bat minutuz erregosi, eta aurretik egosi dugun aza zartagira gehitu. Guztia ondo nahastu eta sua itzali. Orduan, gehitu soja ernamuinen eskukada bat. Barazkiak, zartaginean bertan nahi izanez gero, hozten utzi.

Brik orriak erditik moztu eta zati bakoitzaren erdian barazki koilarakada bat jarri. Ondoren, brik orria tolestuz, biribilki forma eman; alboak itsasteko, ur pixka batez busti eta itsatsi eskuen laguntzaz. Hala egin brik orri guztiak bete arte.

Zartagin batean ekilore olioa berotzen jarri, eta ondo beroa dagoenean, bertara biribilkiak sartu; aldiko, lau bat. Ondo gorritzean, buelta eman, eta gutxi gorabehera minutu bat pasatu ondoren atera paperaz estalitako erretilura, olio soberakina paperak xurga dezan. Frijitu biribilki guztiak.

Zerbitzatzeko, udaberriko biribilkien gainera, soja saltsa bota.


Erreferentziak

[aldatu]