Sukaldaritza liburua/Errezetak/Untxia eta txanpiñoiak oporto erara
Errezeta-liburuaren parte. Untxia eta txanpiñoiak oporto erara[1]
Osagaiak
[aldatu]4 pertsonarentzako osagaiak:
- Untxi bat eta erdi.
- 300 g txanpiñoi.
- 3 baratxuri ale.
- Tipulina bat.
- Oporto basokada bat.
- Haragi salda basokada bat.
- Gatza.
- Oliba olioa.
Pausoak
[aldatu]Untxiak laurdenetan moztuko ditugu. Oliba olioaz igurtzi eta gatz pitin bat bota. Labeko erretilu batean ipini, eta haragi salda pitin bat botako diogu untxiari, bere hezetasuna mantendu dezan labean erretzean. Gainontzeko salda gorde.
Labea berotzen jarri, 180 gradutan, eta beroa dagoenean, bertan sartu eta 20 minutuz eduki. Bitartean, txanpiñoiak garbitu eta xafletan moztu.
Tipula ere mokor txikietan moztu. Zartagin handi batean, oliba olio zorrotada batekin erregosten jarri. Gatza gehitu, eta su bizian mantendu, 15 minutuz.
Ondoren, txanpiñoiak gehitu eta 5 minutuz erregosi, tipulinarekin batera. Oporto basokada bat gehitu eta irakiten eduki 15 minutu inguru, alkohol guztia lurrundu dadin. Gelditzen zaigun haragi salda gehitu eta irakiten eduki beste 10 minutuz, saltsak zapore indartsuagoa har dezan. Labetik untxia ateratakoan, pusketei buelta eman eta berriro labean sartu, beste 20 minutuz.
Oraingo honetan ere oliba olio zorrotada txiki bat gehitu, baita baratxuri xehetuta ere. Azkenik, labeko erretilua atera, eta zartaginean dugun saltsa erretilura gehitu. Guztia ongi nahastu; horrela, saltsak untxiaren zapore guztia hartuko du.
Erreferentziak
[aldatu]- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/11
Zerbitzatzea besterik ez zaigu gelditzen. Untxi pusketak plateretan banatu eta saltsarekin busti. Oportoaren ordez, sagardo, garagardo edo ardo txuria ere erabil dezakezue. [[Kategoria:Onddoak]]