Sukaldaritza liburua/Errezetak/Zainzuri beteak
Itxura
(Zainzuri beteak(e)tik birzuzenduta)
ZAINZURI BETE ETA FRIJITUAK
MAHAIKIDEAK 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Zainzuri lodi freskoak: 16.
- Ziazerba egosia ongi xukatua: 100 g.
- Ganba zurituak: 18.
- Irina: 200 g.
- Arrautza: 2.
- Ekilore edo oliba olioa birjina.
Saltsa
- Aza lerrotan eta 15 minutu egosia : 100 g.
- Maionesa :100 g.
- Esne-gaina: 100 ml.
PRESTAKETA
[aldatu]- Zainzuriak ongi garbitu eta zurigailuarekin kanpoko azal gogorra kendu.
- Jarraian labanaren laguntzaz, azpialdeko zuntz zati gogorra moztu.
- Jarri kazola zabal bat sutan, gatz eta azukre pitin batekin.
- Murgildu bertan zainzuriak eta egosi 10-12 minutuz, loditasunaren arabera.
- Bitsadera batekin atera erretilu batera eta zabaldu.
- Moztu zainzuriak erditik luzetara.
- Hauen gainean eta luzetara jarri ondo xukatutako ziazerba lerroak.
- Ondoren zainzuri erdi bakoitzari, hiru ganba gurutzatuko dizkiogu, bat punta aldera, bestea erdi aldera eta azkena zuztar aldera.
- Kontu eta pazientzia handiarekin eta bi eskuak baliatuz, irin eta arrautzetan pasatu.
- Zartagin batean olio berotan, hau ere pazientzia eta kontu handiarekin frijitu.
- Paper xurgatzailea duen erretilu batera atera.
- Saltsa egiteko katilu batean nahasi, aza, maionesa eta esne-gaina, saltsa arin bat sortuz. Jarri hori zainzurien azpian.
AHOLKUAK
[aldatu]- Lan handia duen prestaketa da baina oso goxoa geratzen da.
- Pazientzia handia eduki behar da, irin eta arrautzetan pasatzeko, ganbak eta ziazerbak erraz erortzen baitira.