Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Zainzuri freskoak udaberriko olio ozpinarekin

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte. Zainzuri freskoak udaberriko olio ozpinarekin[1]

Osagaiak

[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:

Pausoak

[aldatu]

Zainzuriak ipurdi aldean zentimetro inguru moztu eta gero, goitik behera zurituko ditugu. Kontuan hartu puntako aldea ez dela behin ere zuritu behar.

Lapiko handi bat urez bete, gatza bota, eta azukre pitin bat ere bai. Irakiten hasitakoan, zainzuriak gehitu, eta ordu laurden batez irakin; zainzurien lodieraren arabera, beharbada denbora gehixeago eduki beharko dugu. Gero, sua itzali, eta zainzuriak bertan utzi.

Piperrak eta tipula zati txiki-txikietan moztu. Ontzi batean jarri, gehitu gatza, ozpina eta oliba olio zorrotada bat. Gutxi gorabehera, olioak ozpin kantitatearen hirukoitza izan beharko luke. Gorde.

Udaberriko zizak xehatu, eta olio ozpinetara gehitu, gordinik.

Dena ongi nahastu.

Plater edo erretilu batean, zainzuriak erditik moztuta ipini, eta gainetik, bakoitzaren gustura, olio-ozpinarekin ongi busti.


Erreferentziak

[aldatu]