Errezeta-liburua/Alberjinia beteak haragi xehatuarekin

Wikibookstik
Jump to navigation Jump to search

Osagaiak[aldatu]

4 LAGUNENTZAT[1]

  • 2 alberjinia
  • 100 gramo txekor haragi xehatu
  • Tipula bat
  • 2 koilarakada gurin
  • 3 koilarakada irin
  • Litro erdi esne
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Piper hauts beltza
  • Gazta birrindua

Pausoak[aldatu]

1 Lehenik, inongo olio edo urik nahastu gabe, jarri alberjiniak osorik labeko erretilu batean.

2 Aurrez 180 gradutan berotutako labean sartu, eta ordu erdiz bertan mantendu. Ondoren, atera, eta hozten utzi.

3 Bitartean, zartagin batean oliba olio zorrotada jarri, eta bertan erregosiko da tipula, puska txikietan moztuta.

4 Ondoren, haragi xehatua zartaginera gehitu, sua bizitu, eta bost bat minutuz guztia ongi nahastu eta erregosi. Gatza eta piper hauts beltza ere gehitu.

5 Gero, bexamela egiteko, lapiko batean bi koilarakada gurin berotzen jarri, eta, jarraian, hiru koilarakada irin gehitu. Hori eginda, ongi nahastu dena.

6 Aurrekoari litro erdi esne gehituz joan. Hala, bexamela lortuko da. Etengabe nahastu behar da horretarako.

7 Ondoren, zartaginean dagoen haragi xehatua bexamelaren lapikora gehitu; sua itzalita.

8 Alberjiniak erditik moztu, eta koilara baten laguntzaz barruko mamia atera. Mami hori bexamelera gehitu. Dena ongi nahastu, eta hoztean, alberjiniak bete, koilara edo pastelak egiteko mahuka baten laguntzaz.

9 Azkenik, gazta birrindua gainetik bota, norberaren gustura. Gero, bero dagoen labean sartu, gratinatzeko moduan jarrita. Bost edo zortzi bat minutu nahikoa izango da.

Erreferentziak[aldatu]