Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Doneztebe
Doneztebe | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Alkatea | Xanti Uterga |
Izen ofiziala |
Doneztebe Santesteban |
Posta kodea |
31740 |
Herriburua | Doneztebe/Santesteban (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 43° 07′ 52″ N, 1° 40′ 08″ W / 43.131°N,1.66875°WKoordenatuak: 43° 07′ 52″ N, 1° 40′ 08″ W / 43.131°N,1.66875°W |
Azalera | 9 km² |
Altuera | 121 m |
Mugakideak | Bertizarana, Elgorriaga, Sunbilla, Oiz, Donamaria, Ituren eta Legasa |
Demografia | |
Biztanleria | 1.858 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 206,44 bizt/km² |
doneztebe.eus |
Doneztebe Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 1.858 biztanle ditu.
Ezagutu
[aldatu]Doneztebe herri euskalduna eta inguruko herrientzako erreferentziazko zerbitzu-gunea da. Erdi Aroa geroztik merkatari herria eta gaur egun ere merkataritzatik bizi da. 2019an 1726 biztanle izatera iritsi zen. Malerreka bailaran kokatua dago eta Baztan-Bidasoa eskualdean.
Zer ikusi
[aldatu]- Doneztebeko Alde Zaharra Nafarroako Kultura Ondarearen barnean dago. Erdigunean San Pedro eliza dago, estilo barrokoan zaharberritua eta Erdi Aroko itxura duen harlanduzko dorrea du. Eliza bere garaian Leringo kondearen gazteluko dorrea izan zen. Etxeetan dauden plaketan ikus daiteke noizkoak diren.
- Doneztebeko Bear Zana pilotalekua. Bertan laxoa jokatzen da.
- Intzakardi parkea. Garai batean ingelesen hilerria izan omen zen, frantsesen aurka izandako borroketan. Gaur oinezkoentzako paseagune eta umeentzako jolas-parke bihurtu da, platanondoko ale bikainek ematen duten itzalaz gozatzeko aukera baliatuz.
Zer egin?
[aldatu]- Alde Zaharretik barna paseatu eta han-hemenka agertzen diren txokoez gozatu.
- Zubien ibilbidea egin. Ezkurra eta Ezpelura elkartzen ikusten dituen zubia topatu eta errekaren bidea jarraitu Intzakardi parkea pasatuta dagoen zubiraino. Hortxe elkartzen da Bidasoarekin.
Ibilbideak
[aldatu]- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Deioko gaztelua
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Kornietako erraldoiak
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Leitzako muinoetan
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Leurtzako paisaia asmatua
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Oilarandoiko kapera
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Uraren bidea (Zubieta-Artitz-Ituren-Elgorriaga-Doneztebe)
Non jan
[aldatu]Herrian zehar kalitatezko otordua egiteko hainbat leku daude. Kanpotarrentzako ospe handikoa da Santamaria jatetxea. Belarra jatetxean brasan egindakoak dira espezialitatea. Eskaintzen duen menuan betiko jatekoak topatu daitezke, baratxuri salda barne. Pintxo eta plater konbinaturen bat nahi izanez gero, Ameztia jatetxea da aproposa. Bertan dastatu daiteke zonaldean hain tipikoa den erre urrina duen gaztanbera edo mamia. Maylin ostatuan tosta bereziak dasta daitezke baita eskuz garbituriko antxoak ere. Gosetuak egonez gero, trainera izeneko bokata eskatu. Titi ostatuan txistorra-pizza eta pintxo ugari, patata-tortila eta kroketak beraien espezialitatea izanik. Eta El Cafén pintxo, bokata eta halakoez gain, gosari desberdinak egiteko aukera.
Lo egin
[aldatu]- Santamaria etxea., ☏ +34 948 45 00 43, ✉ info@hostalsantamaria.es., . http://www.hostalsantamaria.es/eu/alojamenduak.html
- Ameztia Hostala., ☏ +34 948 450 028, ✉ info@ameztia.com., . https://ameztia.com/eu/hostala/
Zer egin ondoren
[aldatu]- Oinez edo bizikletaz Sunbila aldera bide berdetik joan-etorria egin.
- Oinez edo bizikletaz Legasa aldera bide berdetik joan-etorria egin.
- Oinez Elgorriagara joan-etorria egin. Bertako Balnearioan zirkuituan ur gazi apartaz disfrutatu. Bertako urek Europako gazitasun indizerik handiena dute. Litroko 333 gramo gatzakin, Itsaso hilekoak baino gatz gehiago dute.
- Mendaur mendira igo.
- Zubietako errota bisitatu.
- Donamariako jauregia bisitatu.
- Bertizko Jaurerria natur parkea ezagutu.
- Laxo pilota-modalitate bereziko partidak ikustea. Finalak abuztuko lehen larunbatean jokatzen dira. Sailkatze-partidak aurretik jokatzen dira ekain eta uztaileko larunbatetan. Plaza batean bi talde aurrez aurre jarrita jokatzen dena. Jokalariek eskularruarekin jotzen dute pilota. Kintzeka eta jokoka kontatzen da. Nafarroako Gobernuak Kultur Ondasun Inmaterial izendatu zuen 2019ko maiatzean.[1][2]
Ikus, gainera
[aldatu]Kanpo estekak
[aldatu]- Doneztebe Wikipedian
- ↑ Txantiloi:Eu «Gobernuak Laxoa jokoa Kultur Intereseko Ondasun Inmaterial izendatu du» Ttipi-Ttapa, 2019-05-09 (erran.eus) . Noiz kontsultatua: 2019-05-14.
- ↑ https://erran.eus/baztan/1564983499021-irurita-miguelenek-jantzi-du-40-laxoa-txapelketako-txapela