Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hegaluze egosia
Itxura
(Hegaluze egosia(e)tik birzuzenduta)
- HEGALUZE EGOSIA
OSAGAIAK
[aldatu]- Hegaluzea edo hegalaburra.
- Ura.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Hegaluzeari burua, tripak eta odolbilduak kendu. Urarekin ondo garbitu.15 cm.-ko xerretan moztu.
- Hegaluzea kazola txiki batean, estaltzeko adina ur gatzatu hotzetan jarri eta 2 minutuz egosi. Bere horretan epeltzen utzi. Hau gertatutakoan azala, hezurrak eta odolbilduak ondo garbitu eta orrietan desegin.
AHOLKUAK
[aldatu]- Hegaluze edo hegalaburra gehiegi egosi eta lehortu ez dadin, irakinaldiak laburra izan behar du.
- Bere horretan oliba olio eta tipulinarekin, entsaladetan edo pintxoak prestatzeko modurik egokiena dugu.