Mendi Gain
Itxura
Donostiako toponimiaren arabera, 1927. urtean Mendi Gain moduan da ezaguna. Bi pisuko baserria da. Bi etxebizitza ditu, eta aldamenean txabola txiki bat.
Beheko etxebizitzan, Ignazio eta Enkarna Arbelaitz anai-arrebak bizi izan ziren. Goikoan, Kamio baserriko Ramon Urruzmendi eta Borda Berriko Maria Luisa Bengoetxea. Ezkondu eta bertan bizi izan ziren beren alabarekin. Han urte batzuk igarota, joan egin ziren Mendi Gainetik.
Ignazio eta Enkarna senar-emazteak aritu ziren baserria eraberritzeko lanetan eta inguruko mendia kentzen. Gerora, Copete-Arbelaitz sendiak jarraitu zuen baserrian bizitzen. Bi seme-alaba izan zituzten. Gaur egun ere haien senideek segitzen dute baserrian, beren familiarekin.
Iturria: Itziar Uranga Olondo