Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ahatea, laranja lurrinetan

Wikibookstik

AHATEA LARANJA LURRINETAN

Ahatea laranja eran

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]


PRESTAKETAK

[aldatu]
  • Ahate zatiak ondu gatz eta piper hautsarekin.
  • Kazola batean jarri olio tanta bat eta salteatu zatiak minutu pare batean, kolorea emanez.
  • Busti laranja likorearekin lehenik, eta zukuarekin ondoren, eta utzi bere horretan sutatik kanpo beratzen.
  • Ahatea, saldarekin beratzen dagoen bitartean, beste kazola batean jarri olio pittin bat barazkiekin erregosten.
  • Barazkiak ongi eginak ditugunean, elkartu ahatea, honen salda eta hegazti saldarekin. Egosi dena batera, harik eta haragia bigundu arte.
  • Erretiratu haragi zatiak, eta pasa barazkiak puregailutik lehenik, eta txinatar iragazkitik pasa ondoren.
  • Elkartu haragia eta saltsa, eta batera irakin dentsitate puntua emanez eta onduz.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Ahatea etxekotua izan edo ehizatua izan, egoste denborak asko aldatuko dira.
  • Errezeta tradizionalean, ahatea lehenik labean erretzen da laranjarekin.