Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ahuntz gazta entsalada
Itxura
AHUNTZ GAZTA ENTSALADA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Mugurdi ozpina: 20 ml.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Tomatea: 2 zuritu hazirik gabe dado txikitan.
- Oliba berdea: 16.
- Mahaspasa: 50 g.
- Ahabipasa: 50 g.
- Tipulina: 1/2 dado txikitan.
- Letxuga mota desberdinak: 3 eskukada garbitu eta zatitu.
- Ahuntz gazta: 4 xerra eder.
PRESTAKETAK
[aldatu]- Katilu batean, olioa, ozpina, gatza eta piperbeltza nahasi.
- Pertz batean letxugak, tomatea, olibak, eta tipulina ozpin-olioarekin blaitu eta esku garbiekin kontuz nahastu.
- Erretiratu pertzetik, soberako ozpin-olioa bertan utziz.
- Entsalada muntatzeko jarri ondutako osagaiak platearen erdian eta zabaldu gainetik pasak.
- Amaitzeko, plantxa oso bero batean edo soplete baten laguntzaz gorritu ahuntz gazta xerrak bi aldetatik eta entsaladaren gainean jarri.
AHOLKUAK
[aldatu]- Entsalada honi bestelako osagai ugari gehitzea ere badago eta ozpin-olioak ere alda daiteke.
- Gordinik jan behar diren letxugak aldez aurretik ongi desinfektatu, garbitu eta lehortu behar izaten dira. Desinfektatzeko lixiba bereziak likidoan edo pastillan saltzen dira. Horretarako saltzaileak adierazitako ur kantitatean dagozkion tantak edo pastillak bota ondoren, letxugak bertan murgiltzen dira. Dagokion denbora pasa ondoren, urberritzen dira eta azkenik lehortu.
- Gogoratu azken momentuan ondu behar dela.
- Ahuntz gazta sopletearekin erretzeko azukre pitin bat gehitu genezake, plantxan egingo badugu berriz honek oso beroa egon behar du bestela itsasi egingo zaigu.