Sukaldaritza liburua/Errezetak/Aire kauserak edo buñueloak
Itxura
AIRE KAUSERAK EDO BUÑUELOAK
- 30 kausera inguru egiteko.
OSAGAIAK
[aldatu]- Ura: 275 ml.
- Gurina: 80 g.
- Azukrea: 25 g.
- Irin ahula: 200 g bahetua.
- Gatz fina: Pitin bat.
- Arrautzak : 5 tamainaren arabera.
- Betegaia: Chantilly krema.
- Oliba edo ekilore olioa frijitzeko.
- Azukre hautsa: Gainetik banatzeko.
Prestaketak
[aldatu]- Kazola estu batean esnea, gatza eta gurina su baxuan jarri.
- Esnea irakiten hasitakoan, irina gehitu. Espatula batekin indartsu nahasi, orea ondo lehortuz. Hau normalean, oso azkar egiten da. Ez utzi itsasten inoiz. Kazola sutatik erretiratu eta jarraitu minutu pare batez mugitzen.
- Sutatik kanpo arrautzak banan-banan gehitzen joan. Arrautza bakoitzarekin indartsu nahasi, eta lehortzen utzi.
- 4. arrautzaren ondoren, arrautza irabiatu eta honen ¼-nak gehitzen joan.
- Hemen dago errezeta honen parterik zailena: puntu egokia harrapatzea alegia. Nola jakin zein den puntua? Ba, koilaran, ore pittin bat hartu eta ore horrek oso, oso poliki, erori beharko du. Oso azkar erortzen bada, labean ez da mantenduko, eta ez bada erortzen, ez da zabalduko.
- Oreak guk nahi dugun dentsitatea lortu duenean, oliotan bustitako bi koilararekin intxaur tamainako bolatxoak egin, eta olio ugaritan frijitu.
- Paper xurgatzailea duen erretilura atera.
- Guraize batekin zulo bat egin, eta chantilly esne gain harrotua duen mahukarekin bete.
- Amaitzeko, azukre-hautsa zabal daiteke gainetik.
AHOLKUAK
[aldatu]- Buñuelo hauek mota guztietako kremaz edo esne-gainez bete daitezke.