Sukaldaritza liburua/Errezetak/Antxoa baratxuritan frijitua
Nabigaziora joan
Bilaketara joan

ANTXOA FRIJITUA BARATXURIEKIN

MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK[aldatu]
- Antxoa: 1 kg.
- Gatza.
- Irina: 200 g.
- Ekilore edo oliba olioa: 300 ml.
- Baratxuria: 4 xerratu.
- Pipermin lehorra: Xerra 1.
PRESTAKETA[aldatu]
- Antxoei behatzekin burua eta tripak kendu.
- Uretan garbitu, ongi xukatu eta erretilu batean zabaldu.
- Gatzatu eta bere horretan 10 minutu utzi.
- Irinetan pasa.
- Zartagin bat olioarekin sutan jarri, olioa bero dagoenean antxoak sartu eta segundo gutxi batzuetara baratxuriak eta pipermina.
- Frijitu elkarrekin denbora laburrez antxoak egin arte.
- Bitsadera batekin erretilu batera atera.