Sukaldaritza liburua/Errezetak/Antxoa kremaz beterikoa
Itxura
ANTXOA KREMAZ BETERIKO BOLOBAN EDO TARTALETAK
MAHAIKIDEAK: 8.
OSAGAIAK
[aldatu]- Boloban edo tartaleta: 8.
- Gazta krema: 120 g.
- Antxoa gazia oliotan: 30 g zatitu.
- Cherry tomatea: 4 zuritu eta erdibitu.
- Antxoa gazitua: 4 erdibitu eta kiribildu.
- Tipulin hostoa: Ale batzuk xehatu.
PRESTAKETAK
[aldatu]- Irabiagailuko ontzi estuan edo robot batean jarri gazta krema antxoa zatituekin.
- Birrindu krema egin arte.
- Krema hori sartu pastelgintzako mahuka batean, eta utzi hozkailuan.
- Mikrouhinean urtu gurina eta brotxa batekin estali barrutik tartaletak edo bolobanak eta utzi hozten.
- Antxoa kremarekin bete tartaleta edo bolobanak.
- Edertu cherry tomate erdiarekin, antxoa biribilduarekin eta tipulin hostoarekin.
AHOLKUAK
[aldatu]- Gurina, tartaleta edo boloban orea gehiegi bigundu ez dadin erabiltzen da, baina ez da ezinbestekoa.