Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Prestaketak/Zizka-mizkak

Wikibookstik

Sukaldaritza Liburua


Zizka-mizkak, janariarekin lotuta dagoen edozein jardunetan, izan ekitaldi, bazkari edo barra batean, sarrera moduan mokadu edo ahamen gisa ematen diren prestaketei esaten zaie. Beraz, zizka-mizka mokadu txikiez osatutako prestaketa gisa defini dezakegu. Zizka-mizkak hotzak ( olibak, urdaiazpikoa, pintxo hotza, kanapea.....) eta beroak ( frijituak, txanpiñoiak saltsan, tartaleta beroak, ...) izan daitezke.

Zizka-mizka platera, bazkari askotako sarrerakoa izaten da. Tamaina txikiko prestaketa hotz eta beroak batera nahastutako platerari esaten zaio. Hotzak: urdaiazpiko gazia edo geza, txerri solomo, saltxitxoia, ganba egosiak, budinak, entsalada errusiarra... eta beroak: frijituak, txanpiñoiak saltsan, broxetak .....

Zizka-mizka motak

[aldatu]
Kanape desberdinak

Kanapeak

[aldatu]

Ekitaldi baten hasiera eta amaieran, modu informal batean zerbitzatzen diren mokadu edo ahamen txiki eta hotzak. Jeneralean, oinarri gisa, moldeko ogia dute, eta honen gainean, barazki, haragi, arrain.....edo osagai desberdinen nahasketa bat jartzen da. Ogirik gabekoak ere izaten dira. Moldeko ogia txigortu edo bere horretan gurinarekin inpermeabilizatu ondoren osagaiarekin estali eta karratu edo triangelu txikietan labana elektriko batekin mozten dira. Amaitzeko, gelatinarekin edo belarren batekin apaindu ditzakegu.

Pintxoak

[aldatu]

Euskal Herriko tabernetan, jeneralean, ogi xerra bat oinarri duten sukaldaritza-prestaketak, edariarekin batera jaten direnak. Ekitaldi hasieretan eta amaieretan, kanape moduan ere prestatzen dira. Hotzak eta beroak izan daitezke eta txotx batekin ziztatuak izaten dira askotan.

Tapak

[aldatu]

Espainia aldean edariekin batera zerbitzatzen dituzten sukaldekoak eta jakiak. Tapak oso sinpleak izan daitezke, oliba, gazta, txorizoa xerratua, kakahuete batzuetatik hasita, txerri belarri, haragi bolak edo tripaki batzuk arte. Plater edo ontzi txikietan zerbitzatzen diren errazioak izaten dira.

Tartaletak

[aldatu]

Hostore edo gaileta orearen oinarriarekin prestatzen den habia betea bezala defini daiteke. Gazi edo gozoa izan daiteke eta hotzak edo beroak. Hezetzeko arriskua dutenean, gelatina geruza bat ematen zaio bete aurretik. Edozein betegai onar dezake, bakailaoa ajoarriero eran, entsalada errusiarra, bakailao brandada.....

Bolobanak (Vol au vent)

[aldatu]

Bi ostore xafla borobil bata bestearen gaiena jarrita, gainekoak xaflak erdian zulo bat duelarik. Labean egosi eta bete daitekeen ur putzu forma hartzen du. Osagai gazi edo gozoekin betetzerik izango da. Tamainu txikiago edo handiagokoak izan daitezke eta zizka edo kanapea bezala zerbitzatu daiteke.

Urdaitegikoak

[aldatu]

Esan liteke sukaldean lan gutxien ematen duen prestaketa dela; jeneralean, moztea bakarrik izaten baita. Jatetxean bertan oso toki gutxitan egiten dira. Urdaiazpiko gazi edo egosia, saltxitxoia, txorizoa, solomoa, zezina.....

Budinak

[aldatu]

Esne-gaina osagai zaporetsu batekin edo batzuekin nahastu ondoren, labean maria bainuan egosita, arrautzaren eraginez mamitzen den prestaketa. Kabrarroka budina, onddo budina, barazki budina. Hotzean zerbitzatzen den prestaketa dugu.

Quicheak

[aldatu]

Hostore edo gaileta gazia oinarri dutela, mamitutako budin batekin beteta dagoen prestaketa bezala defini liteke. “Quiche lorrein” dugu errezeta ezagunena, baina betegai desberdinekin prestaketa ugari burutu ditzakegu.

Frijituak

[aldatu]
Kroketa eta prestaketa birrineztatuak

Kroketak

[aldatu]

Zaporea emango dioten osagai desberdinak ( urdaiazpikoa, bakailaoa, gazta arrautza gogortuak, oiloa...), bexamel saltsa lodi batean nahastu, eta elkarrekin egosi ondoren, hotzean bildu, birrineztatu eta frijituko dugun mokadua bezala defini liteke. Frijitu berriak zerbitzatu behar dira, kurruskari daudela.

Bexameletan bildutako frijituak

[aldatu]

Kasu honetan bexamel lodi batekin osagai bat edo batzuk biltzen dira, hoztutakoan, moztu errazio txikietan, birrineztatu eta frijitzeko.

Enpanadillak

[aldatu]

Ogi ore gozo eta busti bat da, zenbait osagai xehaturekin betea( haragi, hegaluze, barazki, arrautza gortua , tomatea, perretxikoak.....) ilargi erdi txikiaren itxurakoa, eta frijitu edo labean erreta amaitzen da.

Broxetak

[aldatu]
Ontzututako pintxo morunoa

Zotz edo metalezko haga batean osagai desberdinak sartu eta tartekatuta azaltzen den prestaketari esaten zaio. Prestaketa hau hotza izan daiteke kasu batzuetan, eta zurezko zotz batean txertaturik joango lirateke edo, metalezko haga batean osagai desberdinak sartuta, ondoren frijituta, labean, edo parrilan erretzeko. Fruta, olibak, ozpinetako barazkiak, galeper arrautza egosiak...erabil ditzakegu broxeta hotzak egiteko. Txerriki, oilasko, piper gorri eta berde, langostino, ganba, arrain zatiak, ....erabil daitezke broxeta beroak egiteko.

Zizka-mizka errezetak

[aldatu]