Sukaldaritza liburua/Errezetak/Oilasko eta arrautza kroketak
Itxura
OILASKO ETA ARRAUTZA KROKETAK
MAHAIKIDEAK: 30-40 kroketa inguru egiteko.
OSAGAIAK
[aldatu]- Gurina: 140 g.
- Irina: 140 g.
- Esnea:1l.
- Oilasko bularra: 150 g.
- Arrautza egosia: 2 xehatu.
- Gatza.
- Piperbeltz zuria.
- Intxaur muskatu.
- Gurina: Orea margotzeko 10 g.
- Ekilore olioa, arrautza, ogi birrindua: Birrineztatzeko.
- Ekilore olioa: Kroketak frijitzeko.
PRESTAKETA
[aldatu]- Oilasko bularra esnetan egosi, bertatik atera eta labanarekin birrindu.
- Arrautza, ura eta gatzetan 12 minutuz irakin, zuritu eta xehatu.
- Kazola batean gurina irinarekin nahasi eta roux bat egin eta 5 minutuz su motelean egosi.
- Esne beroa poliki poliki gehitu, lehortu ahala gehiago gehitzen joan.
- Bexamela egina dugunean eta irakiten hasitakoan oilasko bular birrindua eta arrautza egosia gehitu eta eragiteari utzi gabe 15 minutuz irakin.
- Puntuan jarri eta ontzi batera atera eta gurinarekin margotu.
- Ondo hozturik dugunean, lehenik orea esku garbiekin desegin eta ondoren ekilore olioaren laguntzaz kroketa forma borobilak eman.
- Jarraian, lehenik arrautzekin estali eta ondoren ogi birrinduarekin.
AHOLKUAK
[aldatu]- Kroketa edo bexamel ore gehienen akats nagusia irin zapore gehiegizkoa izan ohi da. Horretarako irina beti gutxienez 15 minutuz egosi behar da.
- Beste akats bat irinaren kantitatearekin ez asmatzea izaten da, bigunegia izatea eta ezin forma eman ahal izatea edo lehorregia. Litro esneko 120 g. eta 150 g. artean erabiltzen da kroketak egiteko. Hornigaia lehorra bada 120 g. eta urtsuagoa izanez gero, irin gehiago gehitzen diot.
- Bestetik, kroketak biltzeko garaian ez dut irinik erabiltzen, hemen ere irin zaporea kentzeko.
- Azkenik, frijitzeko garaian beti su bizian egin behar dira eta inoiz ez kroketa gehiegi sartu batera.