Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arrautza bete frijituak

Wikibookstik

ARRAUTZA BETE FRIJITUAK

MAHAIKIDEAK: 24 arrautza erdi.

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Arrautza egosia: 12 ale.
  • Gurina: 60 g.
  • Irina: 60 g.
  • Esnea: 500 ml.
  • Urdai egosia: 50 g. xehatu.
  • Piperbeltz.
  • Gatza.
  • Intxaur muskatua.
  • Ekilore olioa: Ontzia margotzeko.
  • Bexamel saltsa fina : Litro 1, 90 g. irin eta gurinarekin eta litro esnearekin egina.
  • Arrautza eta ogi birrindua: Birrineztatzeko.
  • Ekilore olioa frijitzeko: 400 ml.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Lehenik arrautza egosia zuritu eta erditik moztu. Gorringoa eta zuringoa banandu, gorringoa xehatuz.
  • Gurin, irin eta esnearekin bexamel bat egin, urdaia eta gorringoa gehitu, 15 minutuz egosi, ondu eta sutatik atera.
  • Bexamela epel dagoenean, eta koilara baten laguntzaz arrautzak ongi bete eta hozten utzi.
  • Arrautzak hozturik daudenean, bigarren bexamel bat egingo dugu, kasu honetan zuria, 90 g irin eta gurinekin eta litro bat esnerekin.
  • Bexamel honetan, arrautza erdiak sartu eta bi koilararen laguntzaz bexamelarekin estaliz. Olioz margotutako erretilu batera atera.
  • Amaitzeko, arrautza eta ogi birrinduekin estali eta frijitu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Arrautzak bigarren bexamelean azkar bildu behar dira. Poliki eginez gero, bexamelak dentsitate hartuko luke eta ez luke ongi estaltzen utziko.
  • Bexamela egosteko garaian oso gainean egon behar da itsatsi ez dadin.