Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bexamel saltsa
(Bexamel saltsa(e)tik birzuzenduta)
BEXAMEL SALTSA

500 ml. inguru lortzeko.
OSAGAIAK[aldatu]
- Gurina: 30 g.
- Irina: 30 g.
- Esnea: 500 ml.
- Gatza.
- Piperbeltza.
PRESTAKETA[aldatu]
- Esnea berotu.
- Kazola batean gurina eta irina sutan elkartu, roux bat eginez eta 5 minutuz egosi su motelean.
- Esnea poliki-poliki gehitzen joan, hagatxoari eragiten diogun bitartean.
- Esne guztia gehitu eta irakiten dagoenean 10 minutuz irakin, beti su motelean eduki.
- Ondu gatza eta piperbeltzarekin.
AHOLKUAK[aldatu]
- Esnea beti beroa eta poliki poliki gehitu behar zaio.
- Saltsa hau ez badugu irakiten irin zapore gordina izango du.
- Prestaketa ugari estaltzeko edo hornigai moduan.