Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bexamel saltsa
Itxura
BEXAMEL SALTSA
500 ml. inguru lortzeko.
OSAGAIAK
[aldatu]- Gurina: 30 g.
- Irina: 30 g.
- Esnea: 500 ml.
- Gatza.
- Piperbeltza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Esnea berotu.
- Kazola batean gurina eta irina sutan elkartu, roux bat eginez eta 5 minutuz egosi su motelean.
- Esnea poliki-poliki gehitzen joan, hagatxoari eragiten diogun bitartean.
- Esne guztia gehitu eta irakiten dagoenean 10 minutuz irakin, beti su motelean eduki.
- Ondu gatza eta piperbeltzarekin.
AHOLKUAK
[aldatu]- Esnea beti beroa eta poliki poliki gehitu behar zaio.
- Saltsa hau ez badugu irakiten irin zapore gordina izango du.
- Prestaketa ugari estaltzeko edo hornigai moduan.