Sukaldaritza liburua/Errezetak/Patata pastel betea
Itxura
PATATA PASTEL BETEA
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Ontziratutako pikillo piperra: 2 dado txikitan.
- Arrautza egosia: 2 , zuritu eta xehatua.
- Hegaluzea: 150 g. birrindu.
- Surimi barrak: 150 g, dado txikitan.
- Maionesa: 50 g.
- Gatza.
- Gurina: 50 g.
- Esnea: 300 ml.
- Ura: 250 m.
- Patata pure lehorra: 140 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Nahastu katilu batean, hegaluzea, arrautza egosia, pikillo piperra, surimia eta maionesa.
- Kazola batean jarri irakiten ura, esnea, gurina eta gatza.
- Irakiten dagoela, gehitu poliki poliki patata lehortua, espatula batekin nahasten dugun bitartean.
- Patata purea egindakoan, sutatik kendu eta utzi hozten.
- Mahai batean film papera zabaldu eta honen gainean purea banatu.
- Jarri gainean beste film paper zati bat eta arrabolarekin zabaldu.
- Kendu gaineko film papera eta banatu gainean betegarria albo batean.
- Film paperaz lagunduz, biltzen joango gara, biribildu bat sortuz eta film papera beti kanpotik doalarik.
- Biribildua osatua dugunean, albotik ongi estutu eta hari batekin lotu.
- Sartu hozkailuan eta utzi ongi hozten.
- Film papera kendu eta moztu 2 zm. xafletan eta zerbitzatu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Patata pureak lehorra egon beharko du gero ongi moztu ahal izateko.
- Sarrerako moduan pikatzeko jar genezake.
- Betegaia aldatzea badugu.