Sukaldaritza liburua/Sukaldeko truko eta aholkuak
Itxura
Sukaldaritza Liburua
|
Arrainen prestaketetan truko eta aholkuak
[aldatu]Aholkuak | Azalpena |
---|---|
Arrain fresko kantitatea mahaikideko | Hezurduna eta garbia ( erreboiloa, kokotea...) Mahaikide bakoitzeko 350 g.-450 g. inguru. |
Arrain lodiak eta handixeagoak frijitzeko garaian | kontu handia eduki behar da ongi egiteko. Su bizian frijitzen badugu, posible da barrutik gutxi egina geratzea; kasu horretan, labean minutu batzuetan sartu beharko dugu. |
Arrain xerra garbia, errazioak mahaikideko | 150 g.-200 g. kalkulatu. |
Arraina prestatzeko bi urrezko baldintzak | Freskoa izatea, puntutik ez pasatzea. |
Arraina plantxan erretzeko nola gazitu | Arrainaren azalean gatza botatzen badugu, gehiago itsatsiko zaigu. Azalean, amaieran bota. |
Arrainak olio errearekin amaitzeko | Labetik gutxi egina atera eta olio erre beroa gainera botata amaitu behar da, gehiegi egin gabe. |
Bakailao bizkaitar eran egiteko errezeta | Gaur egun oinarrizko osagaiez gain, gehigarri asko gehitzen zaizkio |
Bakailao brandada | Ondo hozturik dugunean, ogi txigortuen gainean zabaldurik jango dugu. |
Bakailao gezatu ondoren prestatzeko | Gatza gehitu aurretik beti probatu, askotan ez baitu gatzik behar izaten. |
Bakailao gezatu ondoren prestatzeko | Kozinatu aurretik, ongi lehortu behar da beti; bestela, ur asko bota dezake prestaketan, urtsuegia utziz. |
Bakailao saltsak | Irinik gabe loditutako bakailao saltsak ez du irakin behar; bestela, moztu egingo zaigu. |
Bakailaoa gehiegi egosi eta lehortu ez dadin | irakinaldiak edo kozinatze denborak laburra izan behar du. |
Bakailaoa pil-pilean kozinatzeko | Garai batean bakailaoak kazola barruan sarturik zeudela loditzen ziren, baina modu horretara bakailaoa asko puskatzen da eta denbora gehiago behar du. Gaur egun askotan bakailaoa erretiratu eta saltsa apartean loditzen da, modu honetara arraia osoagoa mantentzen da. |
Bisigua edo txitxarroa parrilan | Sukaldari ugarik ez dio perrexila jartzen, hori norberaren gustuen arabera. |
Hegaluzea edo hegalabur xerrak | Arrautzeztatu eta frijiturik bikaina geratzen da. |
Hegaluzea edo hegalaburra kozinatzeko | Kontu handia eduki hegaluzea gehiegi egin ez dadin, asko lehortzen da eta. Gutxi egina jatea da gomendagarriena. |
Hegaluzea edo hegalaburra ontziratzeko | Bi egunetan egosten da botulismoa saihesteko. |
Pil-Pil saltsa arinegia ez geratzeko | Bakailaoa gezatu ondoren, beti ongi lehortu behar da, bestela oso urtsua gera daiteke. |
Pil-Pil saltsa berotzean ez mozteko | Su baxuan berotu behar dugu, inoiz ez du irakin behar. |
Legatzaren puntua | Oso azkar egiten eta lehortzen da; eta, beraz, kontuz. |
Legatza saltsa berdean muxilekin egiteko bada | ura erabiltzea (salda gabe) nahikoa izango da. |
Txitxardinak (angulak) ohiko eran prestatuak | Zerbitzatuko ditugun lurrezko kazolak bainu marian berotuko ditugu, bestela txitxardinak azkar hozteko arriskua dago. |
Txitxardinak (angulak) ohiko eran | Kontuz ibili gehiegi egin edo koipe kantitatearekin pasa gabe. |
Arrautzaren prestaketetan truko eta aholkuak
[aldatu]Aholkuak | Azalpena |
---|---|
Arrautza edo gorringoa errazago harrotzeko | Maria bainuan pittin bat berotuta, hobeto eta azkarrago harrotzen da. |
Arrautza freskoa den jakiteko | Gorringoak zentratuta egon behar du, uretan ez du flotatu behar, edo belarri ondoan astintzen badugu, ez genuke barruko mugimendurik sumatu behar. |
Arrautza galdarraztatua | Plater desberdinen lagungarri moduan erabiltzen da. |
Arrautza galdarraztatzeko | Arrautza freskoa ez bada, zuringo guztia zabaldu egingo zaigu, eta itxura oso kaskarrarekin geratuko da. |
Arrautza galdarraztatzeko | Gogoratu arrautza galdarraztatua egiteko oso freskoa izan behar duela, bestela arrautzaren zuringoa desegin egiten da. |
Arrautza gogortua ondo zuritzeko | Freskoa izan dadila, gatz ugarirekin egosi; egositakoan, azkar ur hotzetan jarri eta zuritu. |
Arrautza gogortuak ongi zuritzeko | Gatz ugarirekin egosi, azkar hoztu eta zuritu. |
Arrautza nahaskia egiteko | azken pausoa oso azkar egin behar da, gehiegi lehortu ez daitezen. |
Uretan pasatutako arrautzak osasun arautegia betetzeko, 50 minutuz 63ºC-an egostea da aukera. | Gatza gehitu aurretik beti probatu, askotan ez baitu gatzik behar izaten. |
Arrautzak egosteko | Gatza ongi gehitzeak, ondoren zuritzen laguntzen du. |
Arrautzak egosteko | Arrautzak denbora gehiegi egosten badira, gorringoak kolore berdea hartzen du. |
Arrautzak egosteko | Ozpina aukerakoa da. Arrautza zartatuko balitz, zuringoari eusten laguntzen du. |
Arrautzan salmonella saihesteko | Ez da inoiz urarekin busti edo garbitu behar, bestela bakterioak oskola zeharkatu baitezake. |
Arrautzaren tamainak | Kontuz ibili, arrautza batek pisa ditzake 50 g. edo 100 g.; beraz, beti erdi mailako arrautzak erabili edo arrautza pisatuz lan egin. |
Nahaskiekin kontraesana | Osasunaren ikuspuntutik, arrautza ongi egitea eskatzen duen legea dago, baina sukaldari gehienek arrautza krematsua edo gutxi egina nahiago dute.
|
Arroz eta zereal osoen prestaketak truko eta aholkuak
[aldatu]Aholkuak | Azalpena | |
---|---|---|
Arroz esne on bat egiteko | Zein esne aukeratzen dugun oso garrantzizkoa da, eguneko esne pasteurizatua litzateke egokiena. | |
Arroz esnea esne-gainarekin? | Sukaldari batzuek esnea eta esne-gaina nahasten dute krematsuagao izan dadin. Hala ere, aukera horrek, osasun aldetik koipe gehiegi emando dio eta arroz esnea lehenago txartzeko arriskua izango da. | |
Arroz esnea ez itsasteko | Egosterakoan, kazolaren azpian heltzeko aukera handiak ditu; beraz, plantxa batean su baxuan eta oso gainean egotea komeni da. | |
Arroz esnearen dentsitate egokia | Sutan dagoenean lodia badago, hoztutakoan lehorra egongo da. Tarteko dentsitatea lortu behar dugu. | |
Arroza egoki gazitzeko | Arrozari gatza gehitzeko modurik onena egosteko gehituko diogun saldarekin edo urarekin egitea izango da. | |
Arroza egosi aurretik | Ongi garbitu fekula eta zikinak kentzeko. | |
Arrozaren puntua kontrolatzeko | Arrozari beti ur irakina gehitu edo irakiten dagoen kazolan jarri egosten. Eta beti denborak kontrolatu. | |
Arroza suelto geratzeko | Arroza erabili aurretik, beti ur hotzetan garbitu: zikinak eta irina kentzeko. Labean amaitu. | |
Arroza sueltoago geratzeko | Arroza salteatzeak, limoia gehitzeak eta labean amaitzeak arroz sueltoagoa izaten laguntzen du. | |
Arrozari gehitu beharreko likido kantitatea | Paella bat egiteko, ur kantitatea arrozaren pisuaren 2 eta 2,5 artean gehitzen zaio, eta bustian, berriz, arrozaren hirukoitza. | |
Artatxikia | Mota desberdinak daude, batzuk handixeagoak dira eta beste batzuk txikiagoak; bigarren hauek gozoagoak dira. | |
Kuskusa egosteko garaian | Ur eta olioarekin askatu beharrean, esnea edo gurina ere erabiltzen dira. | |
Kuskusa zenbat denboran egosi? | Semola guztiz gordina bada, denbora gehiago beharko du egosteko eta guztiz egosia erosten badugu, segituan egiten da; gaur egun azken hau da gehien erosten dena. | |
Zer da Kuskusa | Gari semola da. Gaur egun kasu gehienetan erdi egosirik saltzen dira. Horrek egosteko beharko duen denbora baldintzatuko du. | |
Kuskusa | Plater bakar moduan zerbitzatzen da. | |
Paella noiz jatea komeni da | Behin eginda dagoenean, ahalik eta azkarren jan beharra dago, bestela gehiegi egiten da. | |
Pilaf arroza nola amaitu | Labean sartzearekin, arroz sueltoago bat lortzen dugu. | |
Semola edo irin lodia | Gari alea birrintzeko garaian, ez dute irin bihurtzen, hondar edo zati handiagoak izan daitezke. Kuskusari ere gari semola deitzen zaio. | |
Sushi arroza egiteko ozpina | Japoniarrek bi ozpin mota erabiltzen dituzte, arrozarena normala, eta beste bat gozoa. Guk horiek izan ezan, sagardo ozpin epelari azukrea gehituko diogu edo mugurdi ozpina erabiliko dugu. | |
Sushi makiak egiteko | Makiak egiteko kanabera egurrarekin egiten den estera bat erabiltzen da. Izango ez bagenu, paper gardena edo trapu garbiren bat erabil genezake. | |
Sushi makiak estaltzeko | Alga beharrean sesamo beltza erabil daiteke. | |
Sushi makiak mozteko | Labana bustitako zapiarekin garbitzen da errazago mozteko. | |
Zereal osoak egosteko | Gogoratu zerealak egosteko garaian, saiatu likidoarekin gazitzen. |
Barazki eta perretxikoen prestaketan truko eta aholkuak
[aldatu]Aholkuak | Azalpena |
---|---|
Aza gorria | Kolorea mantentzeko 5 minutuan irakin eta bere uretan hozten utzi. |
Azalorea egosi ondoren | Kazolatik erretiratzeko garaian, bitsadera erabili eta inoiz ez irauli. |
Azalorea egosteko denborak | Kontu handia izan egosteko denborak pasa gabe, azalorea erraz desegiten baita. |
Baratxuri kantitate handiak izanez gero zuritzeko, | Nahikoa izango da 5 minutuz ur epeletan edukitzea. |
Baratxuria xehatua oliotan kozinatzeko | Su motelean egitea komeni da, bestela erretzeko aukera handiak izango dira. |
Baratxuria | Ernatzen denean, bihotza kentzea komeni izaten da, zapore garratza izan ez dezan eta ahora berriz etor ez dadin. |
Baratxuria | Propietate emultsionatzaileak ditu, alioli saltsa, kasu. |
Barazki berdeak egosteko | Denbora gehiegi edukiz gero, usain eta koloreak asko aldatuko zaizkio. |
Barazki berdeak egosteko | Poliki poliki gehitu, ur irakinetara, irakinaldia gal ez dezan; hartara, kolorea hobeto gordeko du. |
Barazki berdeak kolorea mantentzeko | Bikarbonato pittin batekin egos daitezke. |
Barazki Salda | Barazki gehienak egositakoan, haien salda jaso eta prestaketa desberdinak bustitzeko erabil ditzakegu. |
Barazkia frijitzen dugun aldiro | Olioa zikinduz gero, iragazi egingo genuke. |
Barazkiak egosteko azukrea | Gatza botatzen diogun moduan, errezeta zahar ugaritan azukre pittin bat ere gehitzen zitzaion, hark barazkiaren zaporea indar zezan. Gaur egun, esaterako, orburuak edo zainzuriak egosteko garaian, mantentzen da toki askotan. |
Barazkiak mikrouhinean egosteko | Ontziaren azpian 100ml gazitu jarri eta azalorea 11 minutuz egosiko dugu. Azenarioa 8 minutu. |
Barrengorriak eta perretxikoak garbitzeko | Zapi busti batekin kontu handiarekin garbitu. |
Entsaladako hosto berdeak nola ondu | Katilu zabal batean letxugak edo hosto berdeak jarri eta nahastu, erabili nahi dugun saltsa edo ongailuekin. Eskuen mamiekin kontu handiz nahastu. Hosto berdeak ongi bustirik ditugun momentuan, bertatik erretiratu, saltsa soberakina katiluan utziz. |
Eskalibada nola bukatu | Zerbitzatzeko garaian, baratxuri xehatua eta oliba olio birjina gehitu daiteke. |
Eskalibada nola jan | Sarrerako plater gisa edo lagungarri moduan jar dezakegu. |
Guakamolea | Ahuakatea belztu ez dadin hezurra barruan sartuko dugu. |
Lekak edo bainak egostean, kolorea mantentzeko | Bikarbonato pittin bat botata urari. Kasu horretan, alde txarra izango litzateke bitamina batzuk galduko lituzkeela. |
Orburuak nola egosi | Modu desberdinak daude, gure kasuan osoak eta 18 minutuz egosiko ditugu. Hoztu ondoren, zuritzeko. |
Perretxiko zikinak nola garbitu? | Zapi edo paper busti batekin, kontuz arraskatuz garbituko ditugu. Ziza horiak oso zikinak baleude, iragazki batean gehienez ere ur zurrusta indartsu batetik pasatuko ditugu. Inoiz ez ditugu beratzen edukiko. |
Piper beteak | Piperrak arrautzeztatuta saltsan sartuko bagenitu, azal hori galdu egingo luke. |
Piper beteak | Piperrak frijitu ordez, bete ondoren labean olio tanta batekin egin ditzakegu. |
Pipermorroak labean errea | Kontu eduki behar da labean dagoen bitartean piperra ez dadin gehiegi lehortu. Horretarako beti hidratazio puntu bat izan behar du. |
Piperrak labean erre ondoren erraz zuritzeko | Labetik atera ondoren estali egingo ditugu eta minutu batzuetan horrela eduki. Horrela, piperrei errazago kenduko diegu azala. |
Tipula nola biltegiratu | Inoiz ez gorde patatarekin, usteldu egingo baitira. |
Tomate heldua zuritzeko | Labana batekin azalean gurutze mozketa bat egin ondoren. 5 segundoz galdarraztatu eta erraz zurituko dugu. |
Tomate saltsa birrintzeko | Birringailu elektrikotik pasatzean kolorea galtzen dute. Kolore horretatik zerbait berreskuratu nahi badugu, ondoren beti irakin egin beharko dugu. |
Tomate saltsa kantitate handiak egiteko | Tomate natural birrindua gehitzen badiogu, oso gainean egon behar da, oso erraz itsasten baita, horrelakoetan tomatea zati handietan gehitu daiteke. |
Tomate saltsa osagaiak | Azenariorik gabe edo tipularekin bakarrik ere egiten da errezeta hau. |
Ziazerbak egosteko | 5 minutuan gazitutako ur irakinetan. Segituan hoztu eta xukatu. |
Denetariko truko eta aholkuak
[aldatu]Aholkuak | Azalpena |
---|---|
Amaieran beti gatz puntua errepasatzea | Urrezko araua da. |
Budina egosita dagoen jakiteko | Txotxa edo labana moldean sartu eta garbia aterako balitz, egina dagoela esan nahiko luke. |
Budinak egosterakoan estali | Egosi aurretik aluminio-paperarekin estal daiteke zarakarrik ez egiteko. Baina zarakarra gustuko duen jendea ere badago. |
Carpaccioa | Oso fin mozteko, aldez aurretik 10 minutuz haragi zatia izozkailuan sartu. |
Eltze espresean egosteko denborak | Eltze espresean egosteko edo kozinatzeko denborak ohiko eltzean baino 4 eta 3 aldiz gutxiagoren artean izan ohi dira. Aldez aurretik, proba egitea komeni da guk nahi dugun puntua lortu arte. |
Esnea egosterakoan gutxiago itsasteko | Egosteko kazolari azpian ur pittin bat jarri. |
Espeziak eta belar usaina zein momentuan erabili | Lurrina hobeto mantentzeko azken momentuan erabiltzea komeni izaten da. |
Espeziak eta belar usaintsuak noiz birrindu | Usaina freskoagoa izateko azken momentuan birrintzea komeni da. |
Espeziak eta belar usaintsuak nola gorde | Komeni da toki ilun eta lehor batean edukitzea. Eta gordeko dugun ontzia itxita eta iluna izatea. |
Espeziak eta belar usaintsuak non gorde | Ontzi ilun eta itxietan gordetzea komeni da. |
Esterilizatzeko espres eltzea | Kontserba ontziak esterilizatzeko balio digu. 115ºC inguru. |
Frijitu aurretik noiz irineztatu, arrautzeztatu behar den | Osagai nagusia hezea denean, modu honetan zarakar bat egin eta olioak zipriztinik ez egitea lortzen dugu. |
Frijitzeko irinetan nola pasa | Lehenik ondo lehortu, irinetan pasa ondoren, irin soberakina kendu, irinetan pasa eta momentuan frijitu; frijiturik dugunean paper xurgatzailean jarri. |
Frijitzeko modua | Olio bero ugaritan osagai bat murgiltzea, helburua izanik kanpotik txigortzea zarakarra eginez, eta barrutik hezea geratzea. |
Frijitzeko nola zatitu osagaiak | Frijitzeko eta zuzenean jateko, osagaiek zati txikiak eta bigunak behar dute izan. |
Gazta nola gorde | Ontziratua eta hozkailuko tokirik epelenean. Hozkailutik kanpo toki freskoa izanez gero. |
Krema gaziak amaitzeko esne-gaina bai edo ez | Sukaldari askok amaieran esne-gain zurrusta bat gehitzen diote, baina jatorrizko zapore eta kolore asko kentzen dio. |
Krema gaziak hoztu ondoren, kontu handiarekin berotu | Krema lodiak behin hoztuta, su oso baxuan eta gainean gaudela, Maria bainuan edo mikrouhin labean berotu. |
Krema gaziak zein lagungarrirekin zerbitzatu | Ogi txigortu edo urdaiazpiko zati frijitu edo hauts egindakoarekin zerbitza dezakegu. |
Kroketak biltzeko | Estalki fina lortu nahi badugu, irinik ez erabili, arrautza eta ogi birrindua bakarrik. |
Kroketak irin zaporerik eduki ez dezan | Bexamela gutxienez 15 minutuz egosi behar da. |
Kroketak nola frijitu | Beti olio bero ugarirekin eta inoiz ez bota kroketa ugari batera. Hori egingo bagenu, eta olioaren tenperatura asko jaitsiko balitz, puskatzeko arrisku handia izango lukete. |
Lurrunetan egostea | Arrain, itsaski eta barazkien elikagaiak mantentzeko modurik onena da. |
Marrubiak garbitzeko | Txortena beti garbitu ondoren kendu, inoiz ez lehenago |
Meloi ona nola aukeratu | Meloi emeak hobeak dira; itxuraz, luzeagoak. Meloi zartatuak eta pikordunak beti lisoak baino hobeak. Azpialdeak biguna izan behar du, gogorra badu heldu gabea egongo da. |
Mikrouhineko ontziak | Saiatu kristala erabiltzen beti. |
Olio beroak zipriztin gutxiago egin dezan | Gatz pittin bat gehitu. |
Ongailu usaintsuak noiz gehitu | Ez beti, baina amaieran eta azken momentuan lortuko dugu usain eta lurrin handiena. |
Ontzi azpian itsatsitako prestaketekin zer egin | Sua azkar itzali eta harraskatu gabe beste ontzi batera utzi erortzen. Erortzen ez dena zakarretara bota. Kasu batzuetan patata zati batzuk gehitzen dira erre zaporea kentzeko. |
Osagaien kolore zuria mantentzeko | Azalorea edo legatza egosteko, esne pittin batekin egos dezakegu kolore zuria mantentzeko. |
Osagaien kolore zuria mantentzeko | Legatza edo txibia esnetan beratu dezakegu frijitu aurretik. |
Perrexila xehatua izoztu | Askotan gertatzen zaigu, perrexil ugari izaten dugula momentu batean. Perrexila zehatu eta kristalezko ontzi txikietan gorde eta izoztea izango da aukera |
Eltzekariak prestatzeko truko eta aholkuak
[aldatu]Aholkuak | Azalpena |
---|---|
Dilista lehorrak pertsonako eta mahaikideko | 70 g. eta 80 g. bitarte kalkulatu. |
Dilistak egosteko | Beratzen edukitzea aukera bat da. Baina beratu gabe ere ongi egosten dira. |
Eltzekariak erre puntu bat dutenean, edo gaziegiak daudenean zer egin | Patata zati eder batzuk sartu, eta utzi denbora baten egosten barruan. |
Garbantzuak egosteko denbora | Aldakorra da, txitxirio batzuk lehorragoak egoten dira eta halakoek denbora gehiago beharko dute. |
Lekale errazioak pertsonako | Babarrunak eta garbantzuak, lehorrak, pertsonako eta mahaikideko 80 g. eta 100 g. bitarte kalkulatu. |
Lekale eta eltzekoen hornigaiak nola zerbitzatu | Lekaleekin nahastuta edo aparte zerbitza daitezke. |
Lekaleak egosteko ura | Mineral gutxiko uretan egosi behar dira. |
Lekaleak errazago biguntzeko | Bikarbonato pitin batekin beratu. |
Lekaleak gazitzeko | Lekaleak egosteko garaian, gatza beti amaieran gehitu behar da. |
Lekaleak prestatzeko | Patata gehitu daiteke, saltsa gehiago eta azkarrago loditzeko. |
Lekaleak ur hotzetatik edo berotatik abiatu egosteko | Garbantzuak edo txitxirioak izan ezik, beste eltzekari guztiak ur hotzetatik abiatu, egoste denboran ura gehitu beharko bagenio, beroa izan beharko luke. |
Lekaleak, eltzekoak prestatzeko | Lagungarriak (txerri saiheskia, txorizoa, belarriak.....) lekaleekin batera edo aparte egos daitezke. |
Patata duten eltzekarietan saltsa lodia gustuko badugu | Denbora gehiagoan egos genezake edo sardexka batekin patata batzuk birrindu. |
Patata egosteko | Gogoratu patata ondo egosteko ur hotzetik abiatzea inportantea dela eta egositakoan, lehenbailehen jatea komeni dela. Hozten utziko bagenu, gogortu egingo litzaiguke. |
Patata eta pasta prebiotiko moduan | Hozkailutik pasa eta almidoi hauek hoztu ondoren prebiotiko bikainak bihurtzen dira, hau da, gure hesteetan ditugun bakterioen janari bikaina. Gogoratu bakterio horiek inportanteak direla gure defentsak goian mantentzeko. |
Patata tortilla lehorra edo guztiz mamitu gabea | Hemen ere osasuna zaintzeko legea eta arrautzak gutxi egina egon behar duela dioen sukaldarien legea elkarren artean kontraesanean daude. |
Porru patatak edo porru salda bihurtzeko | Ur kantitate gehiago gehitu. |
Gozogintza prestatzeko truko eta aholkuak
[aldatu]Aholkuak | Azalpena | |
---|---|---|
Almibarra egosteko garaian | Alboak brotxa busti batekin margotzea, bertako kristaltxoak disolbatuz, eta modu honetan karamelu ez bihurtzeko. | |
Azukre estalkia erabiltzeko | Epeldu egin beharko da. | |
Azukre estalkia gordetzeko | Hozkailuan plastiko gardenarekin estalita eduki daiteke. | |
Bavaroisea edo sufleak prestatzeko garaian | Esne-gaina nahasterakoan, kontu handiarekin egin behar da; inoiz ez irabiatu. | |
Bavaroiseak nola aurkeztu | Bustitako bizkotxo xaflen gainean aurkezten dira. | |
Biskuita ez jaisteko | Garrantzitsua da osagai guztiak nahasteko garaian, kontuz egitea jaitsi ez daitezen. | |
Biskuita mozteko | Labana bero bat erabiliko dugu. | |
Bizkotxo arinak lortzeko | Arrautza ongi harrotzeko tresneria ondo garbiturik eta lehorturik izan. | |
Bizkotxo arinak noiz eta nola atera moldetik | Behin moldetik atera eta hozteko, moldean zegoen posizio berean utzi behar dugu, bestela mahaira itsatsi egingo zaigu. | |
Bizkotxo harrotuarekin eginiko pasteletan | Jarabearekin ongi busti behar dira. Horrek pastelari behar duen hezetasuna emango dio. | |
Bizkotxo plaka jarabearekin bustitzeko garaian | Ondoren ijito-besoa egiteko kiribildu beharko bagenu, kontuz ibili behar da. Gehiegi bustiko bagenu, biltzerakoan puska daiteke eta gutxi egiten badugu, lehor gelditu eta orduan ere zartatu daiteke. | |
Bizkotxoa egina dagoen jakiteko | Txotxa edo labana txiki bat sartu behar zaio; garbia aterako balitz, egina dagoela esan nahiko luke. | |
Bizkotxoa noiz atera moldetik | Bizkotxo pisutsuetan (gurina eta koipea dutenetan) hoztu ondoren, eta bizkotxo arinetan labetik atera orduko. | |
Bizkotxoak arinak egiteko | Arrautzari irina kontu handiarekin nahastu behar zaio. Pauso honetan, inoiz ez da irabiatu behar, helburua lehenago harrotutako hori mantentzea da. | |
Budin bat egina dagoen jakiteko | Txotxa edo labana txiki bat sartu behar zaio, garbia aterako balitz, egina dagoela esan nahiko luke. | |
Budinak moldetik ateratzeko | Beti hoztu ondoren egingo dugu, beroan edo epelean ateraz gero, puskatzeko aukera handia izango dute. | |
Coulanta zer da | Gutxi egindako txokolatezko bizkotxo arin gisa defini dezakegu. | |
Coulanta zerbitzatzeko garaian | Coulanta ontzitik kanpora atera nahiko bagenu, aukeratutako moldeak goitik eta behetik irekia beharko luke izan. Hori moldetik ateratzeko zailago izango da. Horrela balitz, moldearen barrutik labeko paper tira bat erantsi beharko genioke, gurinez lagundurik. | |
Coulanta | Arrautza osoa erabili beharrean, zuringoa bakarrik ere erabil liteke | |
Coulantari marakuia edo pasio fruitua oso ondo doakio | Fruitu tropikal hauek, gurean zuku izoztua edo tetrabrikean saltzen dira. Naturala ere gero eta errazago eros liteke; baldin eta izango ez bagenu, edozein fruitu gorri balia dezakegu. | |
Edari izoztuak | Sorbetearekin konparatuz bere dentsitatea 8-10 baumekoa izan beharko du. | |
Esne-gaina harrotzeko | Tenperatura ez badugu errespetatzen, esne-gain harrotua jaitsi egingo zaigu. | |
Esne-gainak harrotzen denbora gehiegi ematen badugu | Kontuz, moztu daiteke eta gurina bihurtu. | |
Esnearekin prestatutako azkenburukoak mundialak izateko | Eguneko esnearekin edo pasteurizatuarekin prestatutako budinak, arroz esneak edo kremak beste zapore bat hartzen dute. Probatu. | |
Euskal Pastela edo opila | Orea egiteko garaian legamia pittin bat ere gehitu liteke, modu honetara, gaileta arinagoa izango da. | |
Fondanta erabiltzeko | Maria bainuan edo mikrouhinean epeldu daiteke bigundu eta erabili ahal izateko. | |
Fondantari kolorea eta zaporea emateko | Txokolatea, kafea, pistatxoa edo marrubia erabil daitezke, edo zuzenean, koloratzaileak gehitu daitezke. | |
Fruitu freskoarekin egindako tarta azkar jan | Fruitua azkar eraldatzen da eta oinarria bigundu, beraz egunean jateko pastela dugu. | |
Fruitu pastelak betetzeko | Pastel, laranja edo limoi kremak erabil litezke betetzeko. | |
Fruituak mikrouhinean egosteko denborak | 500 g, udarea, melokotoi edo sagar zatituak, limoi zuku eta ur pittin batekin, estalita 4 minutu inguru, 800W. | |
Fruta eta jogurta mikrouhinean epeltzeko denbora | 15 segundo. 800W. | |
Fruta hoberenak erosteko | Frutarik gozoenak, zartatuak daudenak izaten dira. Azukre kantitateak eragiten du zartadura; halakoak supermerkatu handietan baztertu egiten dira. Hori zozoek eta txoriek ondo dakite. | |
Gainetik distira eman eta kontserbatzeko | Gelatina mota desberdinak, almibarrak edo marmeladak erabil ditzakegu. | |
Gelatina urtzeko | 35ºC-tik gora hasten da urtzen. | |
Gelatina kopuruak | Lortu nahi den dentsitate edo gogortasunaren arabera alda daiteke. | |
Gelatina prestaketa urtzeko | Behin gogorturik, bainu marian berriro bigundu dezakegu. | |
Gelatina prestaketak nahiko gelatina duen azkar jakiteko | Gelatina prestaketa bero horren kantitate txiki bat ontzi txiki batean hozkailura sartu. Modu horretan ikusiko dugu ea ondo mamitzen den, eta era horretan, zuzentzeko aukera izango dugu. | |
Gelatina ur litro bakoitzeko | 30 g eta 40 g gelatina bitartean, nahi dugun gogortasunaren baitan. Oinarrizko likidoaren dentsitatea handiagoa den heinean, gelatina gutxiago erabiliko da. | |
Gorringoak eta arrautzak hobeto harrotzeko | Maria bainuan errazago harrotzen dira. Baina kontuz, urak inoiz ez du irakin behar, bestela, gorringoa mamitu egingo da. | |
Gurina mikrouhinean bigutzeko | 100 g gurin biguntzeko 20 segundo.800W | |
Hostore orea egiteko ur kantitatea | Proteina kopuruaren baitan, ore honek ur gehiago edo gutxiago beharko du. Irina zenbat eta indartsuago izan, orduan eta ur gehiago onartuko du. | |
Hostore orea egiteko ura ahalik eta hotzen erabili eta prestaketa gela ere hotz egotea komeni da, baita luzatuko dugun mahaia ere | Berotasunak, gurina biguntzen du eta luzatzea zaildu egiten du. | |
Hostorea egitean | Gurina kanpora ateratzen ikusiko bagenu, hurrengo buelta eman aurretik, hozkailuan ongi hoztu. | |
Hostorea egiteko garaian zenbat buelta eman | Zenbat eta buelta gehiago eman labean, orduan eta gehiago altxatuko da. Baina bueltetan pasatuko bagina, kapa desberdinak batu eta ez litzateke altxatuko. | |
Hostorea egiteko behin gurina orean sartuta ez da inoiz eskuekin oratu edo puskatu behar | Bildu beharko bagenu, beti kapak osatuz bezala egin beharko genuke. | |
Hostorea egiteko irin egokiena | Indar irin erdia edo 2/3 bat erabiltzea garrantzizkoa da hau da %9-tik %11-ra bitarteko proteina kopurua duten irinak. Irin ahula erabiltzeak, luzatzea asko erraztuko du baina ez da berdin altxatuko. | |
Hostorea egiteko koipea | Goxoena gurina erabiltzea bada ere, prestatzeko garaian zailtasunak ditu fusio tenperatura baxua duelako. Hori dela eta, gaur egun margarina bereziak saltzen dira fusio tenperatura altuagoekin hostoreak errazago egiteko. | |
Hostorea egosteko | Prestatu behar behar dugun hostore zatiaren tamainaren arabera, ohikoena 220ºC-200ºC gradutan egostea izaten da. | |
Hostorea luzatzeko gantza barruan ongi banatzen saiatu | Hori gainera, gantza gehiegi bigundu edo kanpora irten gabe egin behar da. | |
Irin oreak | Prestatzen ditugunean, komeni da pauso aldaketetan minutu batzuk pausatzen uztea. | |
Izozki eta sorbeteen dentsitatea | Zukua izozki edo sorbete makinan sartu aurretik, dentsitatea 18-20ºBé izatea komeni da. Horrela ez balitz, zuzentzeko aukera izango dugu, almibar edo zuku gehiago gehituz. | |
Izozki, sorbete edo biskuitak | Zerbitzatu baino minutu batzuk lehenago, izozkailutik ateratzea komeni da. | |
Izozkia edo sorbetea egiteko gailuak erosteko garaian | marka batzuek bi gailuak bereizi egiten dituzte; hala ere, oso antzekoak dira eta biek balio dute bata zein bestea egiteko. | |
Kanela makilak likidoekin erabiltzeko | Lehen aukera, guk lurrindu nahi dugun likidoan zati handiago bat egostea, ondoren kanela makil hau garbitu, lehortu, eta hurrengo erabilera batetarako gorde liteke. Bigarren aukera makil zati txikiago bat eskuekin likidora zatitu eta irakin ondoren iragaztea, kasu honetan kanela bota egingo genuke. | |
Karamelua mikrouhinean egiteko | 100 g., bi koilarakada ur eta 4 minutu. | |
Mahuka ore bigun horrekin betetzen dugunean | Puntan behatza jarriz edo muturra gorantz okertu beharko dugu, oreak ihes egin ez dezan. | |
Marmelada azukre gutxiagoarekin egina | Egin badaiteke ere kasu horretan ez da kontserbatuko denbora luzez. | |
Marmelada egosten den bitartean | Ur hotzetan bustitako brotxa bat pasa kazolako alboetan, hura garbi mantenduz, eta karamelurik egin gabe edukiz. | |
Marmelada epe luzerako gordetzeko bada | 15 minutuz esterilizatu. | |
Marmeladak egiteko fruituak | Helduekin egitea komeni da. | |
Marmeladak erabiltzean arintzeko | Pittin bat berotu edo ur beroa gehitu. | |
Marmeladari nahi izatera, gelatina orriren bat gehitu dakioke | Hobeto kontserbatzeko, argiago izateko eta gorputz gehiago izan dezan. | |
Natilla finak egiteko garaian, zaindu beharrekoa | Kontu izan tenperatura gehiegi ez igotzearekin, 83ºC-tik pasatuz gero, gorringoa mamitu egingo da eta pinporta modukoak sortuko zaizkio. | |
Natilla finak erabiltzeko | Azkenburukoen saltsa moduan edo bainilazko izozkiaren oinarri bezala erabil dezakegu. | |
Natilla finak ez mamitzeko | Termometrorik izango ez bagenu, erreferentzia da, krema lurrintzen hasten denean edo pittin bat loditzen; hori ikusitakoan, atera pertza Maria bainutik. | |
Natilla finak izozkiak egiteko | Saltsa krematsuagoa nahi izanez gero, bereziki izozkientzat esnearen erdia esne-gainarekin ordezkatzen da. | |
Natillak arto irin finduarekin egiteko | Maria bainuan edo oso su baxuan egostea komeni da gorringoak ez daitezen mamitu eta itsatsi kazolan. | |
Opil gozoak | Bigarren hartzidura pasa ondoren, ahalik eta azkarren egosi behar dira ez lehortzeko. | |
Plum cakea | Jatorrizko errezetan, pasak gehitzen zaizkio. Hala ere fruitu konfitatu desberdinekin ere asko egiten da. Orearen erdiari kakaoa gehitu, eta horrek ematen duen koloreen eta zaporeen kontraste modua ere asko erabiltzen da. | |
Sagar tarta | Gurean Errezil sagarra lortzerik bagenu, bera izango litzateke onena. Hura lortzerik ez bagenu, sagar gogorrak komeni. | |
Sagar tarta | Zenbat eta sagar gehiago izan, orduan eta gozoagoak geratzen dira. | |
Suflea egosteko | Labean egosteko garaian, hau ez da ireki behar. | |
Suflea noiz jan | Labetik atera orduko jatea komeni da, erraz jaisten baita. | |
Tatin tarta moldetik ateratzeko | Pastelak epel egon behar du. Beroan ateratzen badugu, sagarra zabaldu egingo da eta hotzean, aldiz, azukrea moldera itsatsita izango da. | |
Tatin tartan, sagar kopurua | Moldea sagarrez ongi estali beharra dago, indar eginez azken sagar erdia sartzeko. | |
Teilak | Oso delikatuak dira eta hoztuta daudenean oso kontuz mugitu behar dira, oso erraz puskatzen baitira. | |
Torradak edo ogi galdua garrantzitsua da ogia ongi bustitzea | Askotan kanpotik bai baina barrutik lehorrak egoten dira. | |
Torradak edo ogi galduak egiteko ogi mota | Ogi mota desberdinekin egin daiteke, baita gurina dutenekin ere, betiere bezperatik lehortzen utziko bagenitu. | |
Torradak edo ogi galduak frijitzeko garaian | Suaren tenperaturarekin jokatu behar da kolore polita har dezan. | |
Torradak edo ogi galduak frijitzeko | Olioa bi frijitu aldiko iragaztea ere komeni da. | |
Torradak edo ogi galduak | Banillarekin edo esneari beste lurrin bat emango liokeen espeziarekin ere egin dezakegu. | |
Txokolate trufa harrotzeko | Betegaiak oso hotz egon beharko du. Tresna guztiek ere hotz eta garbiak egon beharko dute. | |
Txokolatea bainu marian urtzeko | Urak ez du inoiz irakin behar. | |
Txokolatea urtzeko bi aukera | Maria bainuan urak irakin gabe, edo mikrouhinean tenperatura baxuan. 100 g. zatituak. 90 segundo. |
Haragien prestaketak truko eta aholkuak
[aldatu]Aholkuak | Azalpena |
---|---|
Behi muturrak | Egosi ondoren arrautza eta irinetan pasa ordez, arrautza eta ogi birrinduan pasa ditzakegu. Piper berde frijitu batzuekin oso goxoak geratzen dira |
Behi muturrak | Arrautzeztatuak saltsarekin egos ditzakegu, baina, arrautzeztatua altxatzeko aukera handiak daude, eta, beraz, momentuan jatea komeni da. |
Behi muturrak | Egosteko denbora asko behar dute, eta espres eltzean asko aurreratuko dugu. |
Behi muturrak frijitzeko | Kazolatik ateratakoan, salda ongi xukatu. Hori egin ezean, salda hori gelatina bihurtzen da eta ondoren frijitzeko garaian olio zipriztinak ikaragarriak izan daitezke. |
Biribilkia egina dagoen jakiteko | Labana bat erdiraino sartu eta ea biguna dagoen ikusi. |
Biribilkia prestatzeko kazola | Estua aukeratu, biribilkia estaltzeko ur kantitate handiegia behar ez izateko, eta bukaerako saltsa arinegia ez gelditzeko. |
Behiki buztana egina dagoen jakiteko | Zati bakoitzak denbora desberdin bat behar du biguntzeko; beraz, banan-bana labanarekin egina dagoela egiaztatu behar da. |
Behiki buztana egosteko | Behi zaharrarenak badira, denbora asko behar dute egosteko. Presio eltzea erabil genezake denbora aurrezteko. Hala ere, bukaeran, haragia egina dagoen edo ez jakiteko ohiko kazola bat erabili beharko dugu. |
Behiki buztana erosteko garaian | Etxean kozinatzeko, buztana moztua erosi, etxean mozteko labana ona eta esperientzia behar baita. |
Behiki buztanaren lagungarriak | Patata edo bestelako pureak izan daitezke lagungarri bikainak. |
Haragi xerra fin bat plantxan edo parrilan egiteko noiz gazitu | Egin ondoren gazituko dugu, barruko zukuak gal ez ditzan eta ez dadin lehortu. |
Haragi zati gogorrak nola kozinatu | Haragi hauentzat gisatze teknika erabili beharko dugu. |
Haragia xerra lodia plantxan edo parrilan egiteko noiz gazitu | Aldez aurretik gazituko dugu, barruko zukuak mugitzeko. |
Haragiak, bigun eta handiak nola kozinatu | Labeko erreketa bikain doakio. |
Haragia, anoentzako pisu gomendagarria | Freskoa hezurduna ( Saiheskia, arkumea) parrilan, labean edo plantxan egiteko pertsonako 350g eta 450g bitarte kalkulatu. Haragia, anoentzako pisu gomendagarria |
Haragi bolak edo hanburgesak egiteko haragia | Behiki eta txerriki haragia erdibana nahastuta gozoagoak geratuko dira. |
Haragi zati txikiak eta bigunak zein teknikarekin kozinatu | Frijituta, salteatuta, plantxan edo parrilan. |
Lumadun ehiza labean gutxi egina jateko | Animalia gaztea izatea komeni da. |
Urdai gazia frijitu edo plantxan egiteko | Aldez aurretik uretan edo esnetan beratzen eduki genezake; hartara, ez da horren gazia egongo. |
Itsaskiak prestatzeko truko eta aholkuak
[aldatu]Aholkuak | Azalpena | |
---|---|---|
Itsaski biziak noiz egosi | Kontserbatzeko eta haztegirik ezean, onena ahalik eta azkarren egostea izango da. | |
Itsaski biziak nola egosi | Gehienak ur hotzetatik abiatuta egosten dira; Aginik gabeko eta hildako itsaskiak berriz ur irakinetatik. | |
Itsaski handi eta biziak egosteko | Ur hotzetatik abiatuta. 100 g. bakoitzeko minutu bat egosi, beraz, 1000 g.-ko otarraina 10 minutu. Itsasoko ur garbia edo 45-50 g. gatz litroko. Ipurdiz gora utzi hozten. Nekorak 3 minutu. Itsaskiari hankarik edo bestelakorik faltako balitzaio, estali zuloa ogi mamiarekin, egosi aurretik. | |
Itsaski saltsak egitekoan zaintzekoa | Ganbek eta krustazeoek hondar fin-fin moduko bat askatzen dute. Hori ondo kentzeko, oso iragazki finetik pasatu beharko dugu. | |
Itsaski txiki hilak, lanpernak eta karrakelak egosteko | Ur irakinetik abiatuta. Itsasoko ur garbia edo 45-50 g. gatz litroko. Otarrainxkak 2 minutu, ganbak minutu 1, lanpernak 30 segundo. Karrakelak berriro irakiten hasi bitarte. | |
Itsaski zomorroak (krustazeoak) egosi ondoren | Hozten buruz gora utzi, barruko likidoa oskolean gera dadin. | |
Itsaskiak egosteko erramua | Erabiltzeko ohitura dago toki batzuetan. | |
Itsaskiak egosteko | Itsasoko ur garbia edo ur litroko 35-45 g. gatz. | |
Muskuilu, txirla edota ardo zuriarekin kozinatzen dugunean, kontuz gatzarekin | Normalean ardo zuria eta txirlak gehituta, ez du gatzik behar, baina bakoitzak balora dezala. | |
Txipiroi tinta naturala | Ezin da konparatu izoztutakoarekin, lehena askoz zaporetsuagoa da eta askoz gehiago belzten du. | |
Txipiroiak edo begi handiak | Freskoa bada eta azala garbia badu, ez dugu zertan kendu. Zapore berezia emango dio. | |
Txipiroiak edo txibiak frijitzeko | Hauek zenbat eta handiagoak izan, orduan eta uztai finagoak moztuko ditugu. | |
Txipiroiak tintan | Esaten da plater hau hurrengo egunean goxoagoa dela. | |
Txirlak zabaltzeko | izan dezaketen hondarra saihestu nahi bada, aparteko kazola batean lurrunetan zabaldu ditzakegu, legatzari gehitu aurretik. | |
Txirlak | Ireki arte bakarrik eduki behar dira sutan, denbora gehiago edukiz gero, lehortu eta txikle testura hartzen dute. | |
Txirlak | Erabilitakoan kontuz gatz kopuruarekin: gogoratu saltsa nahikoa gazituko dutela. |
Pasta eta ore gaziak prestatzeko truko eta aholkuak
[aldatu]Aholkuak | Azalpena |
---|---|
Enpanada edo opil gazien betegaiak | Ezin du inoiz oso bustia egon, bestela alboetatik atera daiteke. Hori ez gertatzeko osatzen dugu soka moduko hori izkinetan. |
Enpanadillak | Frijitu beharrean, labean ere egin daitezke; horrela, olio gutxiago izango du. |
Enpanadillak | Betegarri desberdin ugari erabil dezakegu. |
Fideua egosteko denborak | Fideoaren tamaina zenbakia edo kopuruaren arabera, denbora gehiago edo gutxiago beharko du egosten. |
Irin tortilla noiz jatea komeni da | Momentuan jatea komeni da; hori egin ezean, estalitako ontzi baten gordeko genuke ez lehortzeko. |
Irin tortillak edo taloak egosteko garaian | Honek puztu egin behar du. Hori da egina dagoela adierazten digun puntua. |
Irin tortillak edo taloak egiteko | Nahasten dugun ura epel beroa behar du izan. Almidoia solta dezan laguntzen du, modu horretan orea hobeto landu eta egosten da. |
Ore gaziak egiteko ur kantitatea | Irin edo semola bakoitzak duen glutenaren arabera, ur gehiago edo gutxiago onar dezake; beraz, ura beti poliki poliki gehitzen joan. |
Orly orea zein likidorekin busti | Uraren edo esnearen ordez, edari karbonikoren bat erabil daiteke( zerbeza, ura gasarekin, sagardoa); kasu horretan legamia ken genezake, baina hori azken momentuan egin beharko litzateke. Bigarren modu honetan zarakar gutxiago egingo dio. |
Orlya prestaketa gazietarako | Azukrea kendu egingo genioke. |
Orlya zer da | Frijitu aurretik, osagaiak estaltzeko erabiltzen den orea dugu, tenpuraren antzekoa. |
Pasta freskoa egosteko | Ur irakinetara bota eta gora igotzen denean, minutu pare batean egina dagoela esan nahiko du. |
Indar irina | Gluten kopuru handia duen irina da, pastak eta ogiak egiteko egokiena. Pasta freskoa: Indar gariarekin edo semolarekin egitea da egokiena. Horrela egingo bagenu ura eta gatzarekin bakarrik nahiko litzateke prestatzeko. |
Pasta freskoa | Indar irinik edukiko ez bagenu, arrautza jar diezaiokegu ore trinkoa lortzeko. |
Pasta italiarra kaneloi eta lasagna zein kazolatan egosi | Kazola zabalean egosi behar dira. |
Pasta italiarra pesto saltsarekin | Beti sutatik kanpo nahastu behar da. |
Pasta italiarra egosteko denborak | Desberdinak izaten dira; pasta zenbat eta lehorragoa, orduan eta denbora gehiago beharko du. Beraz, beti saltzaileak idatzitako denborak errespetatu edo minutu bat gutxiago egosi. Pasta freskoak 3 minutu behar izaten ditu. |
Pizzarako orea egiteko | Irin egokiena indarduna eta semolazkoa da. |
Talo orea prestatzerakoan ur beroa | Almidoia solta dezan laguntzen du, modu horretan orea hobeto lantzen eta egosten da. |
Taloa egosteko | Egosteko garaian, puztu egin behar du. Hori da egina dagoela adierazten duen seinalea. |
Tenpura nola egin | Jatorrizko errezetan bi gari irin erabiltzen dira: normala eta trisol irina, ur izoztua eta gatza. Trisol irina lortzeko arazoak direla medio, gorringoa gehituko diogu. Eta ura hotz mantentzea zaila denez, izotz zatiak edo legamia gehitu daiteke. |
Pasta italiarra nola egosi | Egostera botatzen ditugunean, ongi zabaldu eta minutu batez nahastu egingo ditugu, elkarri itsas ez daitezen. |
Pasta lehorrak pertsonako eta mahaikideko errazioak | 80 eta 100g bitarte kalkulatu.
|
Saltsak eta saldak prestatzeko truko eta aholkuak
[aldatu]Aholkuak | Azalpena |
---|---|
Bexamel saltsa desberdinen irin neurriak | Kroketak egiteko garaian litro esneko 120 g. eta 150 g. artean erabiliko dugu. Bexamela osagai bat gainetik estaltzeko bada 80g irin, eta saltsa arin bat egiteko bada, berriz, 50 g.-60 g. irin litro esneko. |
Bexamel saltsa, estaltzeko | Ez utzi hozten, momentuan erabili beharra dago, bestela oso azkar loditzen da eta ez du balioko estaltzeko. |
Gorringo ugariko saltsak | Ez dira irakin behar, gehienez ere berotu, gorringoa ez mamitzeko. |
Jatorrizko Villeroy bexamela egiteko | Saltsa egina dugunean, eta sutatik kanpo, gazta birrinduarekin eta gorringoarekin loditzen da. Osagai desberdinak estaltzeko balio du. |
Maionesa moztuarekin zer egin | Normalean, gorringo kopuruarekin alderatuz olio kopuruan pasa egin garen seinale da; beraz, beste gorringo bat gehitu beharko diogu eta, olio pittin bat gehiago. Baina kontuz, olioarekin berriz pasako bagina, berriz ere moztu egingo litzateke. |
Maionesa olio kopurua | Olio kantitatez pasatuko bagina, moztu egingo litzateke. |
Maionesan olio kopurua | Arrautzaren tamainaren arabera, olio gehiago edo gutxiago onartuko digu. |
Ozpin-olio oinarrizkoari zer gehitu | Mota guztietako lagungarriak gehitzea dago. Tipulina, mostaza, arrautza gortua, piper berdea, fruitu lehorrak, pipermina, ….. |
Ozpin-olioari zenbat ozpin gehitu | Gustuen arabera, ozpina gutxiago edo gehiago gehitu daiteke. |
Salda gardena lortzeko | Osagaiak oso ondo garbitu, kontu handiarekin marmitan sartu, eta irakinaldiak su motelean egin. Iragazi ere poliki eta kontu handiz egin. |
Salda gorria | Itsaski edo arroz prestaketak burutzeko erabiliko dugu. |
Salda ilunak | Saltsa eta prestaketa ilunak kozinatzeko erabiltzen da. |
Saldak noiz gazitu | Beti amaieran gehitu. |
Saldak ur hotzetatik abiatu | Beti, eta gatza amaieran gehitu. |
Saldei koipea kentzeko | Prestaketa hozten utzi eta koipea gainean pilatu eta kasu askotan solido bihurtuko da; momentu horixe izango da egokiena soberako koipea kentzeko. |
Salteatzeko noiz gazitu | Aldez aurretik pittin bat gazituko genuke eta amaieran puntuan jarri. |
Saltsa berdean | Garrantzizkoa da baratxuriak kolorea ez hartzea; beraz, oso gainean egon behar da. |
Saltsa berderako ura edo salda,, eta zein salda | Saltsa zertarako erabiliko dugunaren baitan izango da. Osagarri oso zaportsuak erabiliko bagenitu, ura gehitzearekin nahiko, aldiz kontrakoa bada salda bat gehitzea litzake egokinea. Prestaketaren arabera salda bat edo beste erabiliko dugu. |
Saltsa iluna lortzeko | Urarekin busti aurretik, marmitan tomate birrindua karameliza dezakegu edo tipula xerra txigortu batzuk gehitu. |
Saltsen kolorea mantentzeko | Saltsa irabiagailutik pasako bagenu, kolorea asko galduko luke. Beraz, kolorea mantentzeko puregailutik pasatzea egokiagoa da. |
Errezetan neurrien baliokidetasunak
[aldatu]Osagai solidoak : Irina, azukrea, arroza, lekaleak, fruitu lehorrak
[aldatu]- Ondo betetako zopa koilarakada: 20-25 g.
- Arrasean betetako zopa koilarakada: 10 g.
- Ondo betetako azkenburuko koilarakada: 10 g.
- Arrasean betetako azkenburuko koilarakada: 5 g.
- Ondo betetako kafe koilarakada: 5 g.
- Arrasean betetako kafe koilarakada koilarakada: 3 g.
- Pitin bat: 3 g.
- Kafesne katilua: 165 g.
- Jogurt ontzia: 110 g.
- Barrako ogian 3 Behatz: 30 g.
- Gurin intxaur bat: 30 g.
Osagai likidoak: Ura, esnea, olioa
[aldatu]- Zopa koilarakada: 10 ml
- Zurrusta motza: 25 ml.
- Zurrusta luzea: 50 ml.
- Sagardo edalontzi edo baso: 490-500 ml.
- Kafesne katilua: 200 ml.
- Jogurt ontzia: 125 ml.