Arkume zati osoa edo erdibitua, gatz eta olioarekin onduta, labeko erretilu batean jarro azala beherantz duela.
Busti ozpina, ardo txuri eta urarekin.
Sartu labera eta eduki 60 minutuz.
Denbora hori pasatakoan, atera arkumea labetik eta buelta eman.
Igo labeko tenperatura 200ºC-tara eta sartu berriro arkumea.
Eduki beste 45 minutu inguru, azal guztia kurruskari egon arte.
Gogoratu denbora guztian erretiluan hezetasuna egon behar duela, eta komeni dela haragia gainetik bustitzen joatea.
Arkumea labetik atera, eta epeltzen utzi moztu aurretik.
Labeko erretiluan geratzen zaiguna berriz berreskuratu, saltsa bat burutzeko.
Horretarako, erretilura salda iluna gehitu lehenik, modu honetara erretiluan itsatsita dagoen zukua berreskuratu eta iragazi. Kontu handiz salda ilun horri koipea kendu. Irakiten jarri eta ur hotzetan disolbatutako arto irin finduarekin saltsa dentsitatea eman.