Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arkumea txilindron eran
Itxura
ARKUMEA TXILINDRON ERARA

MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Piper txorizeroa: 5 aleren pulpa xehatuarekin.
- Arkumea: 1200 g. koipez garbitu eta karratuetan.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 70 ml.
- Baratxuria: 5 xerratu.
- Tipula: 1 xehatu..
- Tomate naturala : 1 zuritu eta dadotan.
- Ardo zuria: 100 ml.
- Ura edo salda zuria: 1 l.
PRESTAKETA
[aldatu]- Piper txorizeroak bezperatik, hazirik gabe beratzen jarri ur epeletan. Beste aukera, azken momentuan egosaldi bat ematea. Mamia kendu eta xehatua.
- Arkume haragia gatzatzu eta kazola batean 2 koilarakada oliorekin su bizian kolorea eman, eta bertatik erretiratu.
- Kazola honetan su motelagoan eta olio gehiagorekin lehenik baratxuria gorritu eta ondoren tipula gehitu , poliki poliki kozinatu gorritu arte, jarraian tomatea nahastu eta utzi su motelean 10 minutuz, arkumea eta ardo zuria gehitu, hau murriztutakoan, piper txorizeroaren pulpa eta salda gehitu, 30-45 minutuz irakiten eduki haragia bigundu bitartean. Gatza eman.
AHOLKUAK
[aldatu]- Izen berarekin errezeta desberdin ugari aurki genitzake.
- Gaur egun errezeta honi patata gehitzeko ohitura handia dago, bai arkumearekin egosita edo aparte frijituta.