Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arrautza habia
Itxura
ARRAUTZA HABIA
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Arrautzak: 8.
- Bexamel saltsa: 500 ml. Irina eta gurina 50 g. litro erdi esnerako.
- Arrautza eta ogi birrindua: Estaltzeko.
- Patata: 2 lastotxo eran frijituak.
PRESTAKETA
[aldatu]- Arrautzak mollet eran (5-6 minutuz) egosi ,eta zuritu. Utzi epeltzen.
- Bexamel saltsa burutu.
- Bexamel honekin arrautzak estali.
- Bildu ogi birrinduarekin eta frijitu.
- Patatak ere frijitu.
- Jarri patatak plateraren azpian eta erdian arrautzak.
AHOLKUAK
[aldatu]- Beste modu batean ere egiten da, kasu horretan arrautzak mollet eran egosiak patata purearen gainean jarri eta gratinatu egiten dira.
- Gogoratu bexamela arrautza estali aurretik ezin dugula hozten utzi, bestela ez da leuna geratuko.