Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroz esnea

Wikibookstik
Arroz esnea

ARROZ ESNEA

MAHAIKIDEAK: 6

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Kazola batean esnea, kanela zotza eta limoi azala ( ahalik eta zati zuri gutxienarekin ) irakiten jarri.
  • Irakiten hasitakoan, arroza gehitu eta ongi nahasi minutu pare batez ongi zabal dadin.
  • Su baxuan, ordu betez irakin, eragiteari utzi gabe.
  • Jarraian azukrea gehitu eta beste 15 minutuz egosten eduki.
  • Esneak guk nahik dugun dentsitatea duenean, ontzietara atera, eta behin hoztutakoan kanela hautsa gehitu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Arroz esnea egosterakoan, heltzeko aukera handiak ditu, beraz plaka batean egitea eta oso gainean egotea komeni da.
  • Arroz esne on bat egiteko zein esne aukeratzen dugun garrantzizkoa da, eguneko esne pasteurizatua litzateke egokiena.
  • Sukaldari batzuek esnea eta esne-gaina nahasten dute. Hau egiteak arroz esneak denbora gutxiago irautea ekarriko luke eta mantenugaietan koipe gehiago.
  • Arroz esnearen dentsitatea aukeratzeko jakin beharrekoa: sutan dagoenean lodia badago, hoztutakoan lehorra egongo da. Tarteko dentsitatea lortu behar dugu.