Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroz esnea 2

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte. Arroz esnea[1]

Osagaiak

[aldatu]

4 pertsonarentzako osagaiak:

  • Litro bat baserriko esne
  • 200 g azukre
  • 80 g arroz
  • Kanela makilatxo bat
  • Limoi azal zati bat

Pausoak

[aldatu]

Esnea lapiko batean irakiten jarriko dugu lehenik, kanela eta limoi azalarekin batera.

Irakiten hasten denean, kanela zatia kendu, eta arroza nahastuko diogu.

Berriro irakiten hasten denean, sua pixka bat jaitsi, eta pil-pil motelean edukiko dugu 20 bat minutuz; ahaztu gabe, bost minutuan behin pixka bat nahastu behar da.

Denbora hori pasa ostean, eta ez aurretik, azukrea gehitu behar diogu, eta beste bost edo zazpi minutuz irakiten eduki; oraingoan, etengabe nahastu beharko dugu, bestela itsatsi egingo zaigu eta.

Mahaira zerbitzatzeko ontzitxoetan banatu, eta prest dago.

Erreferentziak

[aldatu]