Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroza oilasko eta curryarekin
Itxura
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
[aldatu]4 lagunentzat
Arroza egiteko
[aldatu]- Arroz luzea
- Baratxuria
Curryarentzat
[aldatu]- Tipula bat
- Bi baratxuri ale
- Piper italiar bat
- Azenario bat
- Oilasko bularkia
- Curry hautsa (edo, nahi izanez gero, kurkuma eta kuminoa)
- Kanela
- Koko-esnea
- Jengibrea
- Txileak, pikantea nahi izanez gero
Pausoak
[aldatu]- Lapiko batean tipula eta baratxuria botako ditugu, zati txikietan moztua, erregosten hasi arte.
- Ondoren, piperra eta azenarioa botako diogu, eta erregosten jarraituko dugu.
- Guztia nahastuta dugunean, oilasko bularkia botako diogu, zati txikietan (dadoak, adibidez)
- Espeziak botako ditugu, nahieran. Pikantea nahi izanez gero, botako diogu.
- Guztia nahastuta dagoenean, koko-esnea batu, sua jaitsi eta nahastu.
- Ondoren, arroz txuria egin, panera zabal batean, baratxuri ale batekin.
- Plater batean biak nahastu eta txile pixka bat bota gainetik, nahi izanez gero.