Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroza oilaskoarekin

Wikibookstik

ARROZA OILASKOAREKIN

Arroza oilaskoarekin

MAHAIKIDEAK: 6

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Oliba olio birjina: 75 ml.
  • Gatza.
  • Baserriko oilasko bat ondo garbitu eta zatitu.
  • Baratxuria: 2 xerratu.
  • Pipermorro gorri: 1/2 dadotan edo lerrotan.
  • Piper berdea: 1 dadotan edo lerrotan.
  • Azenarioa: 1 dadotan edo lerrotan.
  • Tomate birrindua: 100 ml.
  • Hegazti salda zuria edo ur gatzatu: 1250 ml.
  • Ilarrak: 100 g.
  • Arroza: 500 g. garbitu.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Arroza uretan ongi garbitu.
  • Paella-ontzi batean olio pitin batekin oilasko gatzatua salteatu.
  • Oilaskoa zatiak erretiratu, gehitu beste olio pitin bat eta baratxuria, hau gorritutakoan piper gorria, piper berdea eta azenarioa gaineratu eta salteatu erre gabe.
  • Nahastu tomate birrindua eta 10 minutuz eta su eztian kozinatu pitin bat karamelizatu bitarte eta salda gehitu.
  • Salda irakiten hasitakoan, arroza, ilarrak eta oilasko batu.
  • 16 minutuz egosi, sua itzali eta taparekin beste 4 minutu utzi jan aurretik.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Arroza behin eginda dagoenean, ahalik eta azkarren jan beharra dago, bestela gehiegi egiten da. Arroza saldarekin gatzatzen da.
  • Amaieran frijitutako barazki lerro batzuk gehitu daitezke, zapore bikaina emango diote.