Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arrozezko odolki kruxpetak piper kremarekin
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
[aldatu]4 LAGUNENTZAT[1]
- Arrozezko odolki bat.
- Tenpura irina.
- 4 pikillo piper.
- Tipula bat.
- Esne-gain basokada bat.
- Eguzki-lore olioa.
- Gatza.
- Perrexil.
Pausoak
[aldatu]- 1
Lehenik, piper krema prestatzen hasiko gara: tipula pusketa txikietan moztu, eta zartagin batean erregosten jarri.
- 2
Hamar bat minutu pasatu ondoren, piperrak gehitu, eta beste bost bat minutuz erregosi.
- 3
Esne gaina bota, sua jaitsi, eta pil-pilean eduki hamabost bat minutuz. Gorde.
- 4
Odolkia hartu, eta hestea kendu, labana baten laguntzaz. Eskuekin pilota txikiak egin odolkiaren mamiarekin. Gorde.
- 5
Lehenago prestatzen hasitako piper krema irabiatu.
- 6
Ontzi batera tenpura irin koilarakada batzuk bota, eta ur hotza gehituz joan, etengabe mugituz. Kontuz tenpura finegia utzi gabe (tenpura irinaren edukiontzian azaltzen da nahastu beharreko ur kantitatea).
- 7
Lapiko batean, eguzki-lore olioa jarri, eta berotzen ipini. Berotzen den bitartean, odolki bolatxoak tenpuratik pasatu. Olioa berotzean, oliotara botatzen hasi bolatxoak.
- 8
Frijitzean, lehenik odolki pilotaxoak handitzen hasiko dira; eta ondoren, gorritzen hastean, atera sukaldeko paperez estalitako plater batera, olio soberakina kentzeko.
- 9
Azkenik, mahaira zerbitzatzeko, erretilu edo plater batean ipini odolki pilotatxoak, eta piper krema aldamenean. Probatu, eta ea gustatzen zaizuen!