Sukaldaritza liburua/Errezetak/Askotariko paella
Itxura
ASKOTARIKO PAELLA
MAHAIKIDEAK: 4-6
OSAGAIAK
[aldatu]- Arroza: 400 g.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Oilaskoa: Erdia zatitua.
- Untxia: Erdia zatitua.
- Baratxuria: 3 xerratu.
- Pipermorro gorria: 1/2 dadotan.
- Piper berde italiarra: 1 dadotan.
- Tomate saltsa: 100 ml.
- Azafraia. 4 hari edo estigma.
- Salda zuria: 800 ml.
- Zigalak: 8
- Txirlak: 16.
PRESTAKETA
[aldatu]- Azafraia zartagin batean txigortu, eta gatz pittin batekin motrailu batean birrindu ondoren arrain saldari gehitu.
- Gatzatu oilasko eta untxi zatiak.
- Piztu labea 200ºC-tan.
- Paella-ontzia olioarekin sutan jarri, salteatu oilasko eta untxi zatiak.
- Erretiratu haragia eta gaineratu lehenik baratxuria eta hau gorritutakoan piper gorria eta berdea.
- Utzi gorritzen eta tomate saltsa gehitu, hau bertan pitin bat karamelizatu.
- Gehitu saltsa lehenik, eta arroza ondoren, gurutze bat osatuz.
- Kazolari eraginez banatu arroza eta 8 minutu egosi.
- Banandu arrozaren gainean muxilak eta zigalak.
- Sartu labera beste 10 minutuan.
- Labetik atera, estali paella-ontzia eta utzi bere horretan minutu batzuetan, jan aurretik.
AHOLKUAK
[aldatu]- Arroza saldarekin gatzatu behar da.
- Arroza prestatu aurretik, uretan ongi garbitu.