Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Atungorri sashimia

Wikibookstik
Atungorri sashimia

ATUNGORRI EDO HEGALUZE SASHIMIA

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Atungorri edo hegaluze trontzoa, film plastikoan bildu eta izozkailuan sartuko dugu 15 minutuz.
  • Zartagin batean segundo batzuk txigortu sesamoak.
  • Almaiza batean kolpe gutxi batzuk eman sesamo haziei eta gehitu oliba olioa, laranja eta limoi zukua eta soja saltsa. Nahasi dena ongi.
  • Beste alde batetik erremolatxa zuritu eta arraspagailuan birrindu.
  • Platera muntatzeko erretilu edo plater luze batean erremolatxarekin ohe bat egin.
  • Arraina izozkailutik atera, film plastikoa kendu eta plantxa oso bero batean segundo butzuetan kolore pitin bat eman.
  • Xerrak egiteko aiztoarekin xerra ( lodiagoak edo finagoak izan daitezke, baina beti arraiaren giharraren kontrako norabidean) moztu.
  • Muntatu xerra hauek erretiluan bata bestaren segidan, baina, elkar tapatu gabe.
  • Gehitu gainetik aldez aurretik prestatutako saltsa eta utzi bere horretan 5 minutuz.
  • Jan aurretik, daikon ernamuindu eta lore batzuekin edertuko dugu.
  • Albo batean jengibre marinatua eta Wasabia jarriko diogu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Esan beharrik ez dago arrainak oso freskoa behar duela.
  • Arraina gordinik jan egingo dugunez tresneria guzia oso garbia behar du izan.
  • Plantxako kolpeak oso motza izan behar du eta normalean hau egin gabe prestatzen da.
  • Japonian ohiko da daikon arbiarekin aurkeztea eta ez erremolatxarekin.