Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Tresneria

Wikibookstik
(Arraspagailuan(e)tik birzuzenduta)

Sukaldaritza Liburua

Atal honetan sukaldean erabiltzen diren tresna eta aparatu desberdinak ikusiko dituzu.

Sukaldeko zenbait tresna.


Edukiak: 0–9 A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
HasieraIkus, gaineraErreferentziakKanpo loturak


Alanbrezko saskia
Frijigailuan jakiak sartzeko saskitxoa.


Almaiz edo motrailua Almaiz edo motrailua
Osagaiak zanpatuz, xehatzeko, birrintzeko edo saltsa batzuk egiteko erabiltzen den tresna.


Aluminio papera Aluminio papera
Prestaketak estaltzeko erabiltzen den metalezko papera.


Armiarma Armiarma
Jaki prestatuak, likido berotik ateratzeko tresna.


Arrabola Arrabola
Ore desberdinak zabaltzeko edo luzatzeko tresna.


Arrain, aizto, labana edo ganibet Arrain, aizto, labana edo ganibet
Arrainak errazioetan mozteko labana.


Arrautza harilduak egiteko iragazkia
Gozogintzako arrautza-hariak egiteko erabiltzen den tresna.


Balantza elektrikoa: Balantza elektrikoa:
Osagaiak pisatzeko tresna.


Berogailua, kalefakzio, estufa labea:
Oreen hartzitzea edo altxatzea errazteko tenperatura eta hezetasun egokiak dituzten armairuak dira. Ohiko labeen antz handia izaten dute.


Biberoia: Biberoia:
Saltsa hotzak platerean edertzeko eta era kontrolatu batean zabaltzeko erabiltzen den ontzia


Bi piezako moldeak: Bi piezako moldeak:
Gaileta edo hostorea duten pastel gazi-gozoak prestatzeko eta errazago ateratzeko erabiltzen den moldea.


Bihotz-erauzlea: Bihotz-erauzlea:
Sagarrari bihotza erraz kentzeko tresna.


Birringailu edo arraspagailu Birringailu edo arraspagailu
Osagaiak arraspatzeko edo igurtziz birrintzeko edo txirbilak ateratzeko erabiltzen den tresna.


Birringailu elektrikoa: Birringailu elektrikoa:
Prestaketa bat birrintzeko tresna; gehienetan, gero saltsa bihurtzeko. Robota edo kuterra ere esaten zaio.


Birringailu errefinagailua:
Gozogintzan, askotariko aleak ( almendra, hurrak eta bestelako fruitu lehorrak) forma edo tamaina desberdinetan moztu edo birrintzeko erabiltzen den makina.


Bitsadera: Bitsadera:
Osagaiak biltzeko, edo bitsa kentzeko erabiltzen den tresna luzea.


Bizkotxo-moldea: Bizkotxo-moldea:
Bizkotxoak laberatzeko molde itxia.


Blini-zartagina:
Bliniak (puztutako krepe moduko taloak), prestatzeko zartagina.


Bonboi moldeak: Bonboi moldeak:
Bonboiak prestatzeko moldeak.


Brotxa: Brotxa:
Prestaketa desberdinak margotzeko tresna.


Budin moldea: Budin moldea:
Budinak prestatzeko moldea.


Burruntzaliak edo burruntzalitxoak: Burruntzaliak edo burruntzalitxoak:
Likidoak, saldak eta saltsak biltzeko erabiltzen den tamaina desberdineko tresna.


Burruntzi mekanikoa: Burruntzi mekanikoa:
Oilaskoak haga batean sartu, eta mekanikoki buelta eman, eta era berean erretzen duen labea dugu.


Ebakitzeko makina: Ebakitzeko makina:
Osagaiak xafla finetan mozteko tresna elektrikoa.


Ehunezko iragazkia: Ehunezko iragazkia:
Gauzarik finenak iragazteko erabiltzen den tresna.


Erretilua: Erretilua:
Ontzi zapala, normalean osagaiak zabaltzeko erabiltzen dena.


Espatula: Espatula:
Jakiak hondoari ez itsasteko eta mugitzeko erabiltzen den tresna.


Estalkia:
Prestaketa bat edo molde bat tapatzeko erabiltzen denari esaten zaio.


Estameta, estameña edo artilekia:
Zapi zuri estua, likido desberdinak iragazteko erabiltzen dena.


Ezkatak kentzekoa: Ezkatak kentzekoa:
Arrainei ezkatak kentzeko erabiltzen den tresna


Film papera edo plastiko gardena: Film papera edo plastiko gardena:
Plastikozko paper xafla fin eta gardena, prestaketa desberdinak estaltzeko erabiltzen dena.


Frijigailua: Frijigailua:
Osagai desberdinak frijitzeko tresna. Gasarekin edo elektrizitatearekin funtziona dezake.


Galbahea edo bahea: Galbahea edo bahea:
Irinak iragazteko tresna.


Gastronorm: Gastronorm:
Sukaldeko makineria guztietarako prestatuta dauden ontzi eta erretilu desberdinak. Denak tamaina estandarrarekin, eta sukaldeko makinaria desberdinetan erabilgarriak izango direnak.


Gomazko espatula edo mihia: Gomazko espatula edo mihia:
Kazola, pertz eta ontzietatik osagai guztiak biltzeko mingain formako tresna.


Gozogintzako arraspa: Gozogintzako arraspa:
Mahaietan itasitako ore desberdinak berreskuratzeko edo kentzeko erabiltzen den xafla fin eta malgua


Gozogintzako espatula: Gozogintzako espatula:
Altzairuzko espatula edo tresna luzea. Gozogintzan kremak banatzeko edo tartak mugitzeko erabiltzen da.


Gozogintzako eta okintzako labea: Gozogintzako eta okintzako labea:
Gozogintzako eta okintzako prestaketak labekatzeko labe berezia.


Gozogintzako plaka edo erretilua: Gozogintzako plaka edo erretilua:
Gozogintzako prestaketak labekatzeko erabiltzen den plaka edo erretilua


Gozogintzako pieza biko moldeak: Gozogintzako pieza biko moldeak:
Tartak erraz desmoldatzeko erabiltzen diren moldeak.


Grilla: Grilla:
Aterik ez duen eta goitik bakarrik berotzen duen labea da. Gratinatzeko edo gainerretzeko erabiltzen da, jeneralean.


Guraizeak edo artaziak: Guraizeak edo artaziak:
Jakiak ebakitzeko tresna.


Hagatxoak eta Hagaxkak: Hagatxoak eta Hagaxkak:
Arrautzak edo beste osagai desberdinak irabiatzeko erabiltzen den tresna. Altzairuzko haga, bertan osagai desberdinak iltzatzen direlarik, ondoren, labean, burruntzian, frijigailuan, plantxan edo parrilan kozinatzeko.


Hartzitze-armairuak:
Gozogintzako eta okintzako oreak hartzitzeko armairua.


Hezur erauzlea:
Olibei hezurrak kentzeko gailua.


Hezurgabetzeko, aiztoa, labana edo ganibet: Hezurgabetzeko, aiztoa, labana edo ganibet:
Haragiari hezurrak kentzeko labana.


Hotz ganbera:
Jakiak 1 eta 4ºC bitartean mantentzeko hozkailu armairu handia.


Hozkailua: Hozkailua:
Jakiak 1 eta 4ºC bitartean mantenduko dituen biltegia.


Hustekoa edo bolak ateratzeko tresna: Hustekoa edo bolak ateratzeko tresna:
Patata, kuiatxoak, meloia… borobil formazko zatiak lortzeko aukera ematen digun tresna.


Hutsean ontziratzekoa: Hutsean ontziratzekoa:
Jakiak kontserbatzeko hutsean ontziratuko dituen makina.


Ildaskatzailea:
Limoien azala ildasken bidez apaintzeko tresna.


Inbutua: Inbutua:
Likido bat mutur estuko ontzi batera pasatzeko tresna.


Infragorrizko fokuak:
Zerbitzatzeko platera, denbora laburrez bero mantentzeko erabiltzen den bero-sortzailea.


Irabiagailu elektrikoa: Irabiagailu elektrikoa:
Osagai desberdinak harrotzeko erabiltzen den gailua; elektrizitateak darabilen haga handi baten bitartez.


Iragazki fina: Iragazki fina:
Saltsa edo saldak iragazteko erabiltzen den metalezko sare fina.


Iragazkia edo xukadera: Iragazkia edo xukadera:
Prestaketa desberdinak, pastak, arraoza.... iragazteko erabiltzen den metalezko tresna.


Izotz ganbera:
Jakiak izozturik -18ºC tara mantentzeko plaka batzuekin eginiko armairu handia.


Izotz makina:
Izotzak egiteko makina.


Izotz bolak ateratzekoa: Izotz bolak ateratzekoa:
Izozkia bola formarekin ateratzeko tresna.


Izozkailua: Izozkailua:
Jakiak izozturik -18ºC tara mantentzeko gai den armairu txikia.


Izozki makina: Izozki makina:
Izozkiak egiteko erabiltzen den makina.


Josteko orratzak: Hegaztiak lotzeko eta josteko erabiltzen diren orratz handiak.

Kabi moldea: Kabi moldea:
Kabitxoak prestatzeko erabiltzen den gailua.


Katilua: Katilua:
Pertza baina txikiagoa, kantitate txikiak nahastu edo irabiatzeko erabiltzen den ontzia.


Kazoa: Kazoa:
Kantitate txikiak, berotu edo egosteko erabiltzen den metalezko ontzia.


Kazola edo eltzea: Kazola edo eltzea:
Kozinatzeko erabiltzen den tamaina desberdineko ontzia. Multzo txiki ertainentzako prestaketak burutzeko ontzia.


Kazola zabala: Kazola zabala:
Arraina saltsan kozinatzeko, barazkiak erregosteko, sueztitzeko edo salteatzeko erabiltzen den ontzia. Talde txikientzat arroza prestatzeko ere egokia.


Kolpe erdiko aizto, labana edo ganibet: Kolpe erdiko aizto, labana edo ganibet:
Pieza handiak eta hezur bigunak ebakitzeko aiztoa


Kolpeko aizto, labana edo ganibet:
Haragia hezur eta guzti ebakitzeko aiztoa.


Konbekzio labea:
Haizagailu batek aire beroa mugituz darabilen labea.


Krepeak egiteko zartagina: Krepeak egiteko zartagina:
Oinarria lodiagoa eta alboak baxuagoak dituen zartagin berezia da. Krepeak egiteko erabiltzen da noski.


Labeak: Labeak:
Beroaren ondorioz osagaiak erretzeko erabiltzen den armairua. Gasezkoa, elektrikoa, mistoa, haize berokoa , bero zuzenekoa....izan daitek


Labeko erretilua:
Labera osagai eta prestaketa desberdinak sartzeko ontzia.


Labeko Gastronorm erretiluak:
Altura desberdinetako labeko erretiluak. Gastronorm neurri estandarra dutenak. Labean erretzeko edo lurrunetan egosteko balio dutenak.


Labeko papera: Labeko papera:
Labean egositako prestaketak erretilura ez itsasteko erabiltzen den papera.


Lapiko elektrikoa:
Gozogintzan krema desberdinak egiteko erabiltzen den ontzia dugu.


Lata irekigailua: Lata irekigailua:
Metalezko ontziak zabaltzeko gailua.


Listari edo sukaldeko haria: Listari edo sukaldeko haria:
Osagai desberdinak lotzeko sukaldean erabiltzen den ari gogorra.


Lurrezko kazola edo buztinezko kazola:
Lurrez eginiko ontzia. Prestaketa zehatz batzuetarako erabiltzen da.


Lurrunetan egosteko kazola:
Hermetikoki itxitako ontzia da. Barruan uraren lurruna presioz sartzen da; hartara, osagaia egosiz.


Lurrunetan egosteko labea:
Lurrun beroa sortzen duen labea. Bertan osagai desberdinak egosteko aukera izango da.


Lurrunetarako Gastronorm erretiluak: Lurrunetarako Gastronorm erretiluak:
Lurrunetan egostekoan erabiltzen diren erretilu zulatuak, Gastronorm tamaina estandarrekoak.


Madalena moldea: Madalena moldea:
Madalenak egiteko erabiltzen den paperezko moldea


Mahai azpiko ozkailua: Mahai azpiko ozkailua:
Lanerako mahaia eta hozkailu funtzioa egiten duen armairua


Mahai beroa:
Baxera barruan bero mantentzeko edo zerbitzatutako plater, erretilu edo bestelako ontziak denbora batez bero mantentzeko armairua.


Mahuka muturra: Mahuka muturra:
Mahukaren amaieran jartzen dugun punta txikia. Krema, esne-gain edo ore desberdinei forma emateko.


Mahuka: Mahuka:
Krema desberdinak zabaltzeko erabiltzen den tela edo plastikozko konoa. Honen irteeran mahuka muturra jarriko da; krema hori guk nahi dugun forman bertatik ateratzeko.


Mandolina: Mandolina:
Barazkiak forma berezi edo zehatzetan mozteko eskuko gailua.


Maria bainu elektrikoa:
Maria bainu funtzioa egiten duen mahaia dugu. Iturri baten bitartez urez betetzen da eta hustubidea du. Elektrizitate edo gas bitartez ura berotzen du.


Maria bainua:
Ur berotan sartzen den ontzia, bere barruan duen elementua berotzeko edo bero mantentzeko.


Marmita ertaina: Marmita ertaina:
Haragi erregosi edo gisatuak talde ertainentzat prestatzeko ontzia.


Marmita finkoa:
Mugitu ezin den lapiko handia,


Marmita: Marmita:
Kazola handia eta altua; kantitate handiak kozinatzeko erabiltzen den lapikoa. Normalean saldak edo egosketa handiak burutzeko.


Matxetea: Matxetea:
Hezurrak ebakitzeko erabiltzen den labana handia.


Metalezko eskularru babeslea: Metalezko eskularru babeslea:
Ebakitzeko makina elektriko edo labanarekin hezurgabetzeko garaian, eskuak babesteko eskularrua dugu.


Mikrouhin labea: Mikrouhin labea:
Uhin elektromagnetikoen bitartez berotzen duen labea.


Mutur leuna: Mutur leuna:
Mahukaren muturrean jartzen den punta-lisoa.


Mutur kizkurra: Mutur kizkurra:
Mahukaren muturrean jartzen den punta-kizkurra.


Muturtxoak: Muturtxoak:
Mahukaren puntan, barruko krema edo orea guk nahi dugun tamaina edo forma ateratzeko erabiltzen dugun gailua.


Muturzorrotz edo puntazorrotz labaina: Muturzorrotz edo puntazorrotz labaina:
Sukaldeko labana txikia, barazki desberdinak zuritu eta ebaketa delikatuak burutzeko.


Neurgailuak: Neurgailuak:
Osagai likidoak neurtzeko ontziak.


Ogi moldea: Ogi moldea:
Ogi oreak laberatzeko moldea.


Ohola: Ohola:
Osagaik gainean jarri eta mozteko edo xehatzeko tresna.


Ontzi edo eltze elektrikoa: Ontzi edo eltze elektrikoa:
Gozogintzako prestaketa batzuk egiteko erabiltzen den ontzi elektrikoa.


Oragailu elektrikoak: Oragailu elektrikoak:
Beso baten laguntzaz, gozogintzako eta okintzako ore desberdinak landu eta oratzen dituen gailu elektrikoa.


Ore ebakigailua: Ore ebakigailua:
Oreak forma zehatz batekin ebakitzeko tresna.


Ostra irekigailua:
Ostrak zabaltzeko gailua.


Paella-ontzia: Paella-ontzia:
Paellak egiteko erabiltzen den ontzi bereizgarria.


Parrillako pintzak: Parrillako pintzak:
Parrillan eta distantzia batera, osagai desberdinak mugitzeko balioko digun tresna.


Parrillak:
Ikatzaren bero zuzenaren bitartez, jakiak erretzeko erabiltzen da. Gaur egun gasezkoak edo elektrikoak ere izaten dira.


Pasta egostekoa:
Pasta italiarra egosteko lurrean trinko dagoen ontzi handia. Urez betea dagoena eta saski bat duena barruan. Pasta egosteko denborak finkatuak ditu.


Pasta gurpila: Pasta gurpila:
Pastak edo pizzak mozteko erabiltzen den tresna.


Pasta freskoa egiteko gailua: Pasta freskoa egiteko gailua:
Pastak freskoa luzatu eta mozteko erabiltzen den gailua


Pastelgintzako labea:
Pastelgintzarako erabiltzen diren labe bereziak. Baxuak dira eta beroa, denean, berdin banatzea dute bereizgarri.


Pertz edo bola: Pertz edo bola:
Metalezko katilu handia; osagaiak nahasteko edo irabiatzeko erabiltzen da.


Piper ontzia: Piper ontzia:
Piperbeltza momentuan birrintzeko gailua.


Plantxa: Plantxa:
Jakiak erretzeko erabiltzen den metalezko xafla lodia. Gasezkoa edo elektrikoa izan daiteke.


Plantxako espatula: Plantxako espatula:
Plantxan erabiltzen den tresna motz, zabal eta gogorra osagaiak plantxan mugitzeko.


Presio eltzea: Presio eltzea:
Egosaldi luzeak eskatzen duten prestaketak egiteko erabiltzen den kazola. Denboraren laurdenean edo herenean egosten dira osagaiak.


Puregailua: Puregailua:
Barazkiak pure bihurtzeko tresna.


Sardea: Sardea:
Sabarinak prestatzeko moldeak.


Sardea: Sardea:
Punta desberdinak dituen tresna; normalean, osagaiak mugitzeko eta xerratzeko erabiltzen dena.


Saretxoa: Saretxoa:
Gozogintzan prestaketak estaltzeko erabiltzen da.


Saute:
Prestaketak salteatzeko erabiltzen den altzairuzko kazola baxua


Sifoia: Sifoia:
Esne gaina edo aparrak prestatzeko gailua


Silikonazko azpikoa: Silikonazko azpikoa:
Ore desberdinak itsatsi gabe laberatzeko, erretilu azpian jartzen dena. Labetik kanpo, karamelu batzuk zabaltzeko ere balio du. Pralinea egiteko adibidez.


Silikonazko moldeak: Silikonazko moldeak:
Silikonaz eginiko forma desberdineko moldeak. Oreak laberatzean, ez itsasteko, eta erraz soltatzeko balio dute.


Sopletea: Sopletea:
Sukaldaritzako edo gozogintzako prestaketak gainerretzeko balioko duen gailua.


Sorbete makina:
Sorbeteak egiteko erabiltzen den makina.


Sukaldeko robota: Sukaldeko robota:
Osagaiak xehatzeko, birrintzeko eta ore bihurtzeko erabiltzen den tresna elektrikoa.


Sutondoko kanpaia: Sutondoko kanpaia:
Sukaldean sortzen diren keak erretiratzeko makineria


Tajina: Tajina:
Marokoarrek erregosi edo gisatu desberdinak prestatzeko erabiltzen duten lurrezko ontzia.


Tarta eraztuna edo uztaia: Tarta eraztuna edo uztaia:
Tarta egiteko erabiltzen den molde irekia.


Tartaleta moldeak: Tartaleta moldeak:
Opil eta pastel gazi-gozo txikiak egiteko moldeak.


Teila moldea:
Bata besteari itsatsitako hodi-erdi moduko molde metalikoa da.


Tipula aiztoa, labana edo ganibeta: Tipula aiztoa, labana edo ganibeta:
Tipula eta barazki mozketa gehienak egiteko erabiltzen den labana.


Tortillen pretsatzailea: Tortillen pretsatzailea:
Tortilla mexikarrak prestatzeko garaian orea zapaldu eta forma emateko erabiltzen den gailua.


Triangelua: Triangelua:
Salda beroaz beteta dauden marmita handiak azkarrago hozteko azpialdean jartzen den triangelu formako oinarria.


Txaira edo zorrozgailua: Txaira edo zorrozgailua:
Labana zorrozteko tresna.


Txinatar iragazkia: Txinatar iragazkia:
Saltsa, salda edo krema desberdinak iragazteko erabiltzen den altzairuzko kono formako tresna.


Ukondoko kanila: Ukondoko kanila:
Eskuak erabili gabe ukondoreakin kanila ireki eta ixteko aukera emate duen kanila. Kanilla hau eskuak garbitzeko erabiltzen da.


Urdaiazpiko, aiztoa, labana edo ganibeta: Urdaiazpiko, aiztoa, labana edo ganibeta:
Urdaiazpikoa xerratzeko labana luze eta malgua.


Uztaiak: Uztaiak:
Gelatina duten gozogintzako prestaketa ugariri forma emateko edo aurkezteko garaian platerak edertzeko erabiltzen dira tamaina desberdineko uztaiak .


Xarlota-moldea:
Xarlota edo Charlotteak egiteko moldeak.


Xerratzeko aiztoa, labana edo ganibet: Xerratzeko aiztoa, labana edo ganibet:
Osagai desberdinak xerratzeko erabiltzen den labana luze eta malgua.


Zartagin baskulagarria:
Kantitate handietan kozinatzeko eltzea dugu. Finkoa da eta baskularra. Gisatuak, arrozak edo kantitate handiak frijitzeko erabiltzen da.


Zartagina: Zartagina:
Frijitzeko salteatzeko, erregosteko edo sueztitzeko erabiltzen den ontzia.


Zerbitzatzeko erretilua: Zerbitzatzeko erretilua:
Talde handientzako Ingalaterrako eran zerbitzatzeko erabiltzen diren erretiluak


Ziztatzeji hagak: Ziztatzeji hagak:
Prestaketa desberdinak bertan ziztatzeko eta era honetan kozinatzeko erabiltzen den tresna


Zuku makina: Zuku makina:
Eskuz zitrikoekin zukuak egiteko gailua.


Zuku-makina elektrikoa: Zuku-makina elektrikoa:
Fruituak birrindu eta zukuak egiteko gailu elektrikoa


Zurigailua: Zurigailua:
Patata edo barazki desberdinak zuritzeko erabiltzen den tresna.


Zuritzeko makina:
Patata asko batera zuritzeko erabiltzen den makina elektrikoa dugu.