Sukaldaritza liburua/Errezetak/Azenario krema
Itxura
AZENARIO KREMA
MAHAIKIDEAK 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina. 50 ml.
- Gurina: 50 g.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Tipula: 1 dadotan.
- Azenarioa: 4 dadotan.
- Patata: 1 dadotan.
- Barazki salda, salda zuria edo ura.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola batean olioa baratxuriarekin sutan jarri, gorritzen hasitakoan gehitu tipula eta azenarioa.
- Kolorea hartzen hasitakoan, gehitu salda eta patata.
- Egosi 25 minutuz.
- Irabiagailutik pasa, krema fin bat lortu arte. Krema dentsitatea sortzeko salda gehiago beharko balu gehitu.
- Irakinaldi bat eman eta ondu.
- Nahi izatera zartagin batean eta olio beroarekin ogi mami zatiak frijitu. Horiek kremaren gainean jarri.
AHOLKUAK
[aldatu]- Sukaldari askok amaieran esne gain zurrusta bat gehitzen diote. Hori bakoitzaren aukeran.
- Hoztutakoan, beti Maria bainuan edo mikrouhin labean berotu beharko dugu.
- Frijitutako ogi txigortu eta urdaiazpiko zati frijituekin zerbitza dezakegu.