Sukaldaritza liburua/Errezetak/Babak urdaiazpikoarekin
Itxura
BABA FRESKOA URDAIAZPIKOAREKIN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Baba egosia: 800 g.
- Tipulina: 1 xehatu.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Oliba olio birjina: 150 ml.
- Urdaiazpiko gazia: 150 g karratutan.
- Irina: 15 g.
- Ura, baba salda edo barazki salda: 500 ml., inguru.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Babaren lekak egosi ur irakinetan 5 minutu, iragazi eta jaso. Edo barazki salda bat burutu.
- Baba egosi ur gazituan 9 minutuz, iragazi eta hoztu.
- Eltze batean tipulina sueztitzen jarri oliba olioarekin; erdi eginik dagoenean, gehitu baratxuria eta utzi pitin bat goxatzen.
- Gehitu urdaiazpikoa eta irina, hagatxo edo espatula batekin ongi nahasiz.
- Busti saldarekin, eragiten diogun bitartean. Pikorrik ez dadin sortu.
- Irakiten hasitakoan, babak bertaratu.
- Irakinaldi labur bat eman eta ondu gatzarekin.
AHOLKUAK
[aldatu]- Kontu izan babak ez daitezela gehiegi egosi.
- Arrautza galdarraztatu batekin aurkez liteke.
- Baba egosi ondoren zurituko bagenu plater finagoa geratuko litzake.