Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailao entsalada
Itxura
BAKAILAO ENTSALADA HOTZ-BEROA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Bakailao gezatua: 300 g.
- Patata: 2 txiki edo 250 g. garbitu.
- Piper berdea: 1 lerro erditan.
- Tipulina: 1 lerro erditan.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Gatza.
- Entsaladetako letxuga eta hosto desberdinak : 4 eskukada, garbitu, desinfektatu, lehortu eta zatitu.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Jerezko ozpina: 15-25 ml.
- Gatza.
- Tipulin hostoa: 8 xehatu.
PRESTAKETAK
[aldatu]- Bakailaoa jarri kazola zabal batean ur pitin batekin. Estali taparekin eta irakin minutu pare batez; egosi lurrunetan.
- Eskuekin xafletan desegin eta gorde.
- Patata egosi ur gazituan 25 minutuz azal eta guzti, zuritu eta xerra edo xafla finetan moztu, gorde.
- Tipulina eta piper berdea frijitu zartagin batean, olio eta gatz pittin batekin, eta gorde.
- Anoako budin molde baten edo katilu txiki baten azpian jarri lehenik patata xerra bat edo bi, ondoren, piper eta tipula eta gero bakailaoa. Errepikatu osagaiak bi aldiz milorri moduko bat osatuz.
- Katilu batean oliba olioa, ozpina eta gatza nahasi.
- Entsalada muntatzeko, epeldu, maria bainuan edo mikrouhinean molde bakoitza eta irauli plater baten erdian.
- Pertz batean ozpin-olio erdiarekin blaitu letxugak; esku garbiak erabiliz inguratu budin moldea.
- Amaitzeko, soberan geratu zaigun ozpin-olioa plateraren alboetan banatu, eta tipulin hosto xehatuak gainetik zabaldu edertzeko.
AHOLKUAK
[aldatu]- Gordinik jan behar diren letxugak aldez aurretik ongi desinfektatu, garbitu eta lehortu behar izaten dira. Desinfektatzeko lixiba bereziak likidoan edo pastillan saltzen dira. Horretarako saltzaileak adierazitako ur kantitatean dagozkion tantak edo pastillak bota ondoren, letxugak bertan murgiltzen dira. Dagokion denbora pasa ondoren, urberritzen dira eta azkenik lehortu.
- Entsalada hauek ontzeko ozpin-olioa, saltsa arrosa, jogurt saltsa, esne-gain garratza edo beste edozein saltsa erabil dezakegu.
- Gogoratu azken momentuan ondu behar dela.
- Ez da zergatik ozpin-olio guzia erabili behar. Kontu izan gehiegi blaitu gabe.