Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailao masailak saltsa berdean patatekin
Itxura
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailao masailak saltsa berdean muxilekin(e)tik birzuzenduta)
BAKAILAO MASAILAK SALTSA BERDEAN PATATEKIN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Tipula: 1 xehatu.
- Baratxuria: 4 xehatu.
- Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
- Patatak: 4 txiki, zuritua eta xerra loditan.
- Ardo zuria: 50 ml.
- Arrai salda edo ura: 200 ml.
- Irina: Arraia irineztatzeko.
- Bakailao masaila gezatua: 1 kg.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Oliba olioa kazola zabal batean su eztian jarri, tipularekin batera.
- Tipula goxatzen hasitakoan baratxuria eta perrexilaren erdia gehituko diogu.
- Minutu pare bat eduki ondoren, patata xerrak banatuko ditugu kazola azpian.
- Ardo zuriarekin eta arrai saldarekin busti ondoren tapa batekin estali. Su oso baxuan 15 minutuz egosi, mugitzeaz utzi gabe.
- Denbora hau igarotakoan bakailao masailak irinetan pasa eta kazolan sartu. Su baxuan beste 5 minutu egosi, kazola mugitzeaz utzi gabe.
- Amaitzeko sutatik kanpo, perrexilaren beste erdia gehitu, saltsa ondu, koilara batekin osagai guziak saltsarekin busti, eta kazola mugituz saltsa ongi bateratu zerbitzatu aurretik.