Oliba olioa kazola zabal batean su eztian jarri, tipularekin batera.
Tipula goxatzen hasitakoan baratxuria eta perrexilaren erdia gehituko diogu.
Minutu pare bat eduki ondoren, patata xerrak banatuko ditugu kazola azpian.
Ardo zuriarekin eta arrai saldarekin busti ondoren tapa batekin estali. Su oso baxuan 15 minutuz egosi, mugitzeaz utzi gabe.
Denbora hau igarotakoan bakailao masailak irinetan pasa eta kazolan sartu. Su baxuan beste 5 minutu egosi, kazola mugitzeaz utzi gabe.
Amaitzeko sutatik kanpo, perrexilaren beste erdia gehitu, saltsa ondu, koilara batekin osagai guziak saltsarekin busti, eta kazola mugituz saltsa ongi bateratu zerbitzatu aurretik.