Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailaoaren brandada
Itxura
- BAKAILAOAREN BRANDADA
OSAGAIAK
[aldatu]- Bakailao gezatua: Kg 1, 8 zatitan banatua.
- Oliba olio birjina: 250 ml.
- Esnea: 250 ml.
- Limoi zukua: 1.
- Gatza.
PRESTATZEN
[aldatu]- Ura duen kazola baxu batean eta su eztian bakailaoari irakinaldi bat eman, sua itzali eta 10 minutuz bertan eduki.
- Ura kendu eta bakailaoa xaflatu.
- Bi kazola desberdinetan esnea eta oliba olioa sutan jarri, lehena irakin arte eta bigarrena berotu bitartean.
- Ontzi batean bakailaoa jarri eta irabiagailuarekin xehatu egingo dugu.
- Purea eginik eta irabiagailua indar gutxian. Olioa eta esnea gehitzen joango gara, maionesa baten moduan eginez.
- Brandada ontzi batera bota eta limoi zukua gehitu, dena ondo nahasiz. Gatzarekin ondu, beharko balu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Behin ondo hozturik dugunean, ogi txigortuen gainean zabaldurik jango dugu.
- Gogoratu bakailaoa gezatu ondoren beti ongi lehortu behar dela kozinatu aurretik.