Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailaoz beteriko kuiatxoa piper saltsarekin
Itxura
BAKAILAOZ BETERIKO KUIATXOAK PIPER SALTSAREKIN
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Kuiatxoa: 2 ertain.
- Bakailao betegaia : 400 g.
- Piper saltsa: 800 ml.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kuiatxoak garbitu eta zabaleran 4 zatitan moztu
- Koilara eta puntazorrotza erabiliz barrutik hustu kuiatxoak.
- Jarri kazola bat ur eta gatzarekin irakiten.
- Ura irakiten dugunean sartu bertan kuiatxoak eta egosi 2 minutu.
- Bitsadera baten laguntzaz eta kontu handiarekin erretilu batean jarri.
- Koilara batekin bete kuiatxoak bakailao betegaiarekin.
- Sartu erretilua labera eta utzi kuiatxoa egin eta pitin bat gainerre arte.
- Platera muntatzeko azpian piper saltsa jarri eta gainean kuiatxoa.
AHOLKUAK
[aldatu]- Nahi izatera gainetik gazta birrindua gehitu eta gainerre daiteke.
- Kuiatxoak betetzeko edozein betegia mota erabil daiteke.