Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki risottoa
Itxura
BARAZKI RISOTTOA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Tipulina: 1 dado txikitan.
- Azenario: 1 dado txikitan.
- Pipermorroa: 1/2 dado txikitan.
- Piper berde italiarra: 1 dado txikitan.
- Kuiatxoa: 2 dado txikitan.
- Arroz borobila edo japoniar erakoa: 320 g. uretan garbitu.
- Salda zuria, edo ura: 750 ml.
- Perrexila: Xehatua.
- Idiazabal gazta birrindua: 40 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola zabal batean 2/3 oliba olioa baratxuriarekin sutan jarriko dugu. Baratxuria gorritzen hasitakoan gehitu tipulina, azenarioa, piper gorria eta piper berdea.
- Sueztitu eta kolore pitin bat hartzen hasitakoan gehitu kuiatxoa.
- Utzi minutu pare bat su ertainean hau ere kozinatzen.
- Hasi poliki poliki salda beroa gehitzen, koilara batekin arroza mugituz.
- Salda guztia gehitu, tarteka koilararekin eraginez.
- 16 minutu irakin, eta sutatik atera.
- Sutatik kanpo, perrexila, olioaren beste 1/3 eta gazta gehitu. Azken aldiz nahastuko dugu jan aurretik.
AHOLKUAK
[aldatu]- Ohikoa da gaztarekin batera esne gain harrotu pittin bat gehitzea amaieran.
- Risottoa egiteko arrozari tarteka eragin behar zaio, baina ez uneoro.
- Gogoratu arroza saldarekin gazitu behar dela.
- Ilar saltsa plater honen hornigai bikaina izan daiteke.