Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki tortilla
Itxura
BARAZKI TORTILLA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Tipula: 1 lerro erditan.
- Azenarioa: Ilargi erdi finetan.
- Pipermorro gorria: Lerro erditan.
- Piper berde italiarra: Lerro erditan.
- Kuiatxoa: 200 g. ilargi laurden finetan.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Arrautza: 8.
PRESTAKETA
[aldatu]- Zartagin batean, oliba olioa baratxuriarekin su eztian jarri.
- Baratxuria gorritzen hasitakoan gehitu tipula, piper gorria, berdea eta azenarioa.
- Utzi sueztitzen, erdi egina dugunean, gehitu kuiatxoa eta ondu.
- Kuiatxoa egin arte eduki.
- Pertz batean irabiatu arrautzak, gehitu barazkia eta ondu, ongi nahasiz.
- Beste zartagin bat olio pitin batekin sutan jarri, ondo beroturik dugunean, nahaskia gehitu eta bertan tortilla egin. Kontu izan gehiegi lehortu gabe.
- Tortilla honi forma zapala edo bildua eman diezaiokegu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Edozein barazkirekin presta genezake.