Katilu batean gorringoa gatzarekin irabiatu, irina eta legamia gehitu eta dena ongi nahasi. Jarraian, ur izoztua poliki-poliki gehitu hagatxoarekin nahasten dugun bitartean.
Barazkiak zatika ore honetatik pasa eta olio berotan frijitu.
Kanpotik zarakarra edo kostra egindakoan, paper xurgatzailea batera atera.
Etxeko zartagin batean frijitzen baduzue, gomendagarri da frijialdi bakoitzeko olioa iragaztea.
Errezeta originalean bi gari irin erabiltzen dira: normala eta trisol irina, ur izoztua eta gatza. Trisol irina lortzeko arazoak direla medio, gorringoa gehituko diogu. Eta ura hotz mantentzea zaila denez, legamia gehituko diogu.