Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barbarin frijituak
Itxura
BARBARIN FRIJITUAK
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Barbarinak: 16-20 txiki garbitu eta ezkatarik gabe.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 300 ml.
- Baratxuria: 2 zanpatu.
- Irina: Arraina irineztatzeko.
PRESTAKETA
[aldatu]- Barbarina erretilu batean zabaldu eta gatzatu ondoren bere horretan eduki 10 minutuz.
- Zartagin bat olioarekin eta baratxuriarekin sutan jarri.
- Baratxuriak kolorea hartutakoan erretiratu.
- Barbarinak irinetatik pasa.
- Olio berotan frijitu denbora laburrez arraia, kanpotik zarakar bat egin arte.
- Bitsadera batekin erretilu batera atera.
AHOLKUAK
[aldatu]- Arraina freskoa izatea ezin bestekoa da.
- Kontu eduki gehiegi frijitu gabe eta beti olio beroarekin.