Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barraskilo salteatuak
Itxura
BARRASKILO SALTEATUAK
MAHAIKIDEAK
OSAGAIAK
[aldatu]- Barraskiloa: 1kg.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 200ml.
- Brandya: 150ml.
- Ogi birrindu: 150g.
- Alioli saltsa edo Tomate saltsa min bat.
PRESTAKETAK
[aldatu]- Oskol gogorrekoak, hautsi gabeak eta bizirik dauden barraskiloak aukeratu.
- 15 egunez barraskiloak sare batean eduki, purga daitezen.
- Egun horiek pasatakoan, txotx baten laguntzaz kanpoko azal lehorra zartatu eta barraskiloak banan-banan gatzarekin estali.
- Minutu batzuetan utzi barraskiloek barruko zikina kanpora dezaten; ondoren, ur hotz ugaritan garbitu.
- Eltze zabal batean olioa sutan jarri.
- Oso beroa dagoenean, gehitu barraskiloak eta gazitu beldurrik gabe.
- Kozinatu su bizian, lurrun guztia lehortu arte.
- Ondoren su ertainean 20 bat minutuz kozinatu.
- Pattarrarekin garretan erre, eta ogi birrindua gehitu.
- Nahasi kontu handiz, ogi birrinduak barraskiloak estali arte.
- Alioli saltsa edo tomate saltsa min batekin zerbitzatu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Nahi izatera, espezia eta belar usaintsuekin presta dezakegu.
- Barraskiloen tamainaren arabera, denbora aldetik pitin bat gehiago beharko du agian.