Barraskiloak 15 egunez barraskilo sare batean edukiko ditugu, purga daitezen.
Egunak pasatutakoan, eta txotx baten laguntzaz barraskiloei, banan-banan kanpoko azal lehorra zartatu eta gatzarekin estali.
Utzi minutu batzuetan, barraskiloak barruko zikina kanpora dezaten.
Ur ugaria erabiliz, ondo garbitu.
Garbitu ondoren 50ºC dagoen barazki salda batean sartu eta 20 minutuz irakin.
Irakiten duen bitartean bitsa momentu oro kendu.
Ondoren saldarekin dagoen bigarren kazola batean beste 40 minutuz egosi. Salda hori iragazi eta gorde.
Saltsa prestatzeko
Bezperatik piper txorizeroa txorten eta hazirik gabe ur epeletan beratzen jarri edo 5 minutuz egosi. Puntazorrotz labainarekin mamia karrakatuz kendu, xehatu eta gorde.
Kazola zabal batean olioa baratxuri eta piperminarekin jarri su eztian.
Baratxuria kolorea hartzen hasitakoan, pipermina kendu eta tipula gehitu.
Goxatu konfitatu arte. Jarraian, piper txorizeroaren haragia, tomate birrindua, ogi txigortua eta salda gehitu eta 30 minutuz su baxuan, kozinatzen eduki.
Irabiagailua edo puregailua lehenik, eta iragazki txinotik pasa ondoren.
Kazola batean olio tanta batekin hirugihar dadoak salteatu ondoren, gehitu barraskiloak eta bizkaitar saltsa.
Egosi su oso baxuan barraskiloak ongi busti eta saltsarekin estali arte.