Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barraskiloak parrillan

Wikibookstik

BARRASKILOAK PARRILLAN

Barraskiloak parrillan

MAHAIKIDEAK

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Barraskiloa: 1 kg.
  • Gatza.
  • Oliba olio birjina: 200 ml.
  • Baratxuria: 2.
  • Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
  • Brandya: 150 ml.
  • Alioli saltsa edo Tomate saltsa min batekin.

PRESTAKETAK

[aldatu]
  • Oskol gogorrekoak, hautsi gabeak eta bizirik dauden barraskiloak aukeratu.
  • 15 egunez barraskiloak sare batean eduki, purga daitezen.
  • Egun horiek pasatakoan, txotx baten laguntzaz kanpoko azal lehorra zartatu eta barraskiloak banan-banan gatzarekin estali.
  • Minutu batzuetan utzi barraskiloek barruko zikina kanpora dezaten; eta ondoren, ur hotz ugaritan garbitu.
  • Irabiagailuaren ontzian jarri olioa, baratxuria eta perrexila eta irabiatu dena.
  • Pertz batean gazitu eta busti saltsa horren erdiarekin barraskiloak.
  • Jarri barraskilo horiek parrilako erretilu batean eta parrilan erretzen jarri.
  • 10 minutura busti berriro saltsa horrekin eta beste 10 minutuz eduki.
  • Amaitzeko, pattarrarekin garretan erre barraskiloak.
  • Zerbitzatu, alioli saltsa eta tomate saltsa min batekin.


AHOLKUAK

[aldatu]
  • Nahi izatera, erretzeko garaian bustitzeko erabiltzen den saltsa, espezia eta belar usaintsuekin presta dezakegu.
  • Barraskiloen tamainaren arabera, denbora pittin bat gehiago beharko du agian.
  • Parrilan bezala, labean era presta ditzakegu.