Barrengorriak garbitu ( hondarra kendu zapi heze batekin ) eta puntazorrotzarekin bakoitza 4 edo 6 zatitan moztu. Irudikoa bezala egin nahiko bagenu osoa utzi.
Kazola bat su ertainean olioa eta baratxuriarekin jarri, kolorea hartzen hasitakoan tipula, azenarioa eta pipermina gehitu.
Hauek ere, gorritzen hasitakoan ardo zuriarekin busti , hau murriztutakoan berriz saldarekin.
Utzi 15 minutuz irakiten.
Irabiagailutik eta iragazki txinotik pasa eta berriro irakiten jarri.
Ur hotzetan disolbatutako arto irin finduarekin saltsari dentsitate arin bat eman.
Barrengorriak olio pittin batekin, su bizian salteatu.
Aurrez prestatu dugun saltsa nahastu, perrexila gehitu eta elkarrekin 10 minutuz su motelean irakin ondu aurretik.